Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Irailaren 19tik 30era izango da izen-ematea. UDALA
Emakumeen ahalduntze eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Emakumeen ahalduntze eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Bi ikastaro eskainiko ditu udaleko parekidetasun sailak urritik abendura

El Diario Vasco

USURBIL.

Miércoles, 14 de septiembre 2022, 23:08

Ohi bezala, udaleko parekidetasun sailak bi ikastaro antolatu ditu udazkenerako: biodantza ikastaroa eta nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasteko ikastaroa. Astelehenean, irailaren 19an, irekiko dute izena emateko epea, irailaren 30era bitartean; ikastaroak, berriz, urriaren 4an eta 6an hasiko dira, hurrenez hurren.

Eider Zuriarrainek emango du biodantza ikastaroa; astearteetan izango da, 15:30etik 17:00etara, kiroldegian. Bigarren ikastaroa berria da: nork bere burua ondo zaintzen eta maitatzen ikasteko ikastaroa emango du Kontxi Lopez Soriak, gaztelaniaz. Lopezek gidatutako saioak ostegunetan izango dira, 17:00etatik 19:00etara, Potxoenean. Hezkun-tza patriarkalaren bidez, emakumeei euren ingurukoak zaintzeko eta emozioak kudeatzeko zeregina eman zaie, euren buruak ahaztuta. Ikastaro honen bidez, euren artean elkartu eta elkarrekin hausnartuko dute, euren buruak zaintzen eta kontzientzia handiagoarekin maitatzen ikasteko. Era berean, hainbat teknika eta baliabide erabiltzen ikasiko dute sufrimendu emozionala gutxitu eta emozio positiboak eta umore ona handitzeko.

Udaleko parekidetasun sailean eman behar da izena, parekidetasuna1@usurbil.eus -era idatzita edo 943 37 71 10 telefonora deituta. Ohi bezala, ikastaroak doan izango dira, eta usurbildarrek lehentasuna izango dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen ahalduntze eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik