Usurbilgo EBK Energia Berriztagarrien Komunitateak aste honetan ekin dio ikasturte berriari eta asteazkenean egin zuten lehenengo bilera, Potxoenean. Orain arte, taldearen helburuak finkatu dituzte, EBKren ardatz izango direnak, eta hiru lantalde sortu dituzte.
Publicidad
Energia pertsonen zein komunitatearen ongizaterako ezinbesteko elementutzat jota, energiarekiko lotura aztertu nahi du Usurbilgo EBK-k, eta herritarrak oinarri eta abiapuntu izango dituen alternatiba bat eskaintzen saiatu nahi du, energia subiranotasunaren eta jasangarritasunaren bila. Horretarako, herritar, eragile, elkarte, tokiko enpresa eta udalaren arteko lankidetza beharrezkoa dela nabarmendu dute. Hala, komunitate bizi eta aktibo bat osatu nahi dute, tokiko garapenerako tresna izateko eta komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko bokazioz. Taldeak hala jaso ditu helburu horiek guztiak fundazio gutunean.
Talde handian ez ezik, talde txikiagoetan lan egiteko beharraz jabetuta, hiru lantalde osatu dituzte. Modu horretara, hainbat alor landu nahi dituzte, nork bere kasa, ondoren talde handian planteatu eta eztabaidatzeko. Batetik, proiektuen lantaldea dago: komunitateak zein proiektu bultza ditzakeen aztertuko du. Bestetik, komunikazioaren eta komunitatearen lantaldeak Usurbilgo EBKren izena eta logoa landuko ditu, bere jardunaren berri eman, partaide berriei harrera egin, eta, oro har, komunikazioari lotutako lanak bere gain hartuko ditu. Azkenik, lantalde juridiko-administratiboak EBK-ren bideragarritasuna aztertuko du, kooperatibaren estatutuak landu, eta abar.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.