![Euskal Herriko VI. Txapelketa, ekainaren 9an Usurbilen](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/29/usurbil-kDVH-U220290803379BFF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Euskal Herriko VI. Txapelketa, ekainaren 9an Usurbilen](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/29/usurbil-kDVH-U220290803379BFF-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Mendia
Miércoles, 29 de mayo 2024, 17:25
Ekainaren 9an egurrezko ontzietan ondutako sagardoen Euskal Herriko VI. Txapelketa egingo da Aginagako Eliza Zaharrean, Sagardoaren Unibertsitatearen eta Usurbilgo Alkartasuna kooperatibaren eskutik. Aurkezpeneko agerraldian izan dira Jakoba Errekondo, Sagardoaren Unibertsitatea; Maider Larrañaga, sommelierra eta epaimahaiko kidea; eta Agurtzane Solaberrieta, Usurbilgo alkatea.
Errekondok azaldu duenez, 2017an antolatu zuten txapelketa lehenengo aldiz. Eta, hastapenetatik, helburu argi bat izan dute: egurrean egindako sagardoari balioa eta ikusgarritasuna ematea. «Diskurtsoetan eta praktiketan herdoilezinezko kupelak goresten dira, batzuetan, egurra bera gutxietsiz. Txapelketa honen bidez, sagardo bereziak egiteko egurra interesgarria izan daitekeela defendatu nahi dugu, ematen dion xarma eta ukitu bereziagatik: egurrean egindako kultura mantendu eta biziberritzea dugu misio». Errekondoren esanetan, batik bat haritza eta gaztaina erabili izan dira, baina baita akazia edo gereziondoa ere, tarteka.
Euskal Herriko sagardogile guztiak gonbidatu dituzte txapelketara. «Edozein sagardogilek parte har dezake, lanbide duenak zein ez, sagardotegietakoak bezala etxerako egiten dutenak ere», azaldu du Errekondok. Txapelketaren epaimahaiak hiru kide entzutetsuk osatuko dute, eta haiek gidatuko dute txapelketa: Maider Larrañaga eta Dani Corman sommelierrek, eta Irati Amondarain enologoak. Lehen fasean, gonbidatu eta parte hartzaileek parte hartuko dute puntuaketan taldeka, epai-mahai batek gidaturiko taldean. Bigarren fasean, hautatuak izan diren 9 sagardoen artean, epaimahaiko hiru kideek epaia emango dute. Ondoren, sari banaketa burutu eta parte hartu duten sagardoekin batera, jateko zizka-mizkak banatuko dira, txapelketatik haragoko giro informala eta gertukoagoa sortuz.
Udalak txapelketarekin bat egingo du. Hala, 7.000€ bideratu ditu antolakuntzara, eta sari nagusia udalak emango du. Solaberrietak nabarmendu duenez, maiatza hilabete berezia izaten da usurbildarrentzat, Sagardo Eguna orduan ospatzen delako. Haren esanetan, dena den, sagardoaren kultura zabaltzeko ekimena Sagardo Egunaz haragokoa da Usurbilen, eta hamaika egitasmo eta proiektu sustatzen dira urte osoan: «Horren erakusle da sagardogintzaren bueltan ari garen eragile ezberdinok osatu genuen Usurbil: sagarraren bihotza, sagardoaren kultura agenda».
Izan ere, Usurbil, sagarra eta sagardoa elkarri estu lotutako hiru kontzeptu dira, Solaberrietaren esanetan: «Sagarra eta sagardoa gure bizimoduaren ardatz izan dira mendeetan, eta, horregatik, herri-ondare garrantzitsua dira. Nabarmen ikusten da hori hainbat arlotan: historia, kultura, nekazaritza, hezkuntza, sorkuntza, turismoa, paisaia, garapen ekonomikoa, enplegua, merkataritza edota lurralde antolaketan. Eta, hain justu, hori guztia jaso asmoz, ikerketa antropologiko bat egitea eskatu genion Josu Ozaitari: nondik gatozen ezagutu, non gauden ikusi, eta, batez ere, etorkizuna irudikatzeko. Eta ondorioztatu ahal izan dugu hiru kontzeptu horiek ez direla kontzeptu historikoak edota geldoak, baizik eta bizi-bizirik daudela».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.