Usurbil
Euskara errefortzu klaseak eskainiko dituzte, elkarlaneanSecciones
Servicios
Destacamos
Usurbil
Euskara errefortzu klaseak eskainiko dituzte, elkarlaneanANA MARIEZKURRENA
Usurbil.
Miércoles, 19 de julio 2023, 21:20
Herriko hiru ikastetxeek eta Udalak, elkarlanean, euskara errefortzu klaseak eskainiko dituzte, doan, urritik aurrera. Eskolatik kanpo euskaraz ari-tzeko eskaintza indartzeko egitasmoa da, euskara gaitasunik ez duten ikasleentzat.
Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak Jatorri Aniztasuna eta Bizikidetza lan-ildoan kokatu du egitasmoa. Gutxi barru aurkeztuko dute harrera protokoloa, komunitate batera iristen diren per-tsonei laguntzeko prozesuari lotuta. Eta, horrekin batera, harrera linguistikoari ere erreparatu diote: «Euskara ikastearen garrantzia ongi adierazi behar zaio kanpotik heldutako familiari. Zenbait lekutan ez dute ulertuko zergatik ikasi behar duten entzuten ez duten hizkuntza bat: gizarte honetan integratzen laguntzeko euskara jakiteak duen garrantzia azaldu behar zaie».
Lehendik helduekin osatutako bi taldeez gain, haur eta gaztetxoei bideratutako taldeak sortuko dituzte orain. Solaberrietak azaldu duenez, gero eta gehiago dira Euskal Herritik kanpo jaio eta Usurbilera bizitzera etorritako herritarrak, eta, ondorioz, baita euskara ezagutzarik edo gaitasunik gabe iristen direnak, tartean, umeak eta gaztetxoak: «Ikastetxeetako errealitate soziologiko eta soziolinguistikoa aldatzen ari da, eta horrek esku-hartze eta egitasmo bereziak eskatzen dizkigu».
Euskara errefortzuen programak bi helburu ditu. Batetik, euskara ez dakiten ikasle etorkinei berariazko laguntza eskain-tzea, hizkuntza eta komunikazio trebetasunak lehenbailehen eskura ditzaten, eta, bestetik, ikasle horiei hezkuntza sisteman sartzen laguntzea. «Erronka handia da jatorri hain desberdinetako ikasleak euskalduntzea, eta baliabideak behar dira. Udaletik baliabide hau jartzera goaz, argi dugulako eskolek eurek bakarrik ezin dituztela euskaldundu».
Izen-ematea irailaren 18tik eta 29ra arte izango da, eta nork bere ikastetxean egin beharko du.
Ikastetxeek identifikatuko dituzte errefortzu klaseak behar dituzten ikasleak, eta haiek egingo diete saiootan izena emateko gonbita. Ikastetxeetako ordezkariek saiook «familientzako oparia» direla nabarmendu dute. «Ahozkotasuna eta ulermena haur hezkuntzatik bermatzen bada, akademikoki zailtasun gutxiago izango dituzte», nabarmendu du Leire Salaberria Aginagako eskola txikiko zuzendariak. Iugatz Illarramendi Zubietako zuzendariak eskerrak eman dizkio udalari: «Urteak daramagu entzuten eskolek bakarrik ezin dutela euskaldundu, eta udala eragiten hasi da. Garrantzitsua da haurrek euskara gertuko sentitzea, eta, beraz, ezinbestekoa da eskolaren eremutik kanpo euskarari garrantzia ematea». Udarregiko ordezkari Naiara Zabalak «oso beharrekotzat» jo ditu errefortzu klaseak, eta elkarlanean aritu izanaren garrantzia nabarmendu du.
Euskal Herrian jaio baina euskaldunak ez diren haurrek ere parte har dezakete saiootan, irakasleek hala gomendatzen badute. Horrez gain, Usurbilen erroldatuta egon baina ikastetxeotan matrikulatuta ez dauden herritarrek ere izango dute aukera ikastaroan izena emateko: horien kasuan, udaleko Euskara Sailarekin jarri beharko dute harremanetan, eta hark ebatziko du ikasle horiek errefortzu beharrik ote duten edo zein bestelako aukera iradoki. Usurbila ikasturtea hasita datozenei ere parte hartzeko aukera emango diete.
Usurbilen, guztira, bost talde sortuko direla aurreikusi dute. Zubietako eta Aginagako eskola txikien kasuan, talde bana izango da, HH5etik LH6rako ikasleak elkartuta. Usurbilgo kaxkoan, hiru talde izango dira: HH5etik LH2ra, LH3tik LH6ra eta DBHko ikasleak. Ordu eta erdiko bina saio egingo dituzte, astean. Ordutegiak antolatzerakoan, ahal izan den heinean, adin tarte bakoitzarentzako eskolaz kanpoko gainerako eskaintza aintzat hartzen saiatu dira. «Izan ere, sozializazioak hizkuntza ikasteko duen garrantzia zein den ikusita, ikasleok, lehenik, haietan parte hartzea sustatu nahi dugu».
Talde txikiak izan daitezen nahi dute, 10-12 lagunekoak, haur bakoitzaren beharrei erreparatu eta bakoitzaren egoerara moldatu ahal izateko. Parte hartzean oinarritutako metodologia erabiliko dute, ludikotasuna ardatz duena, ahozkotasunaren lanketari arreta berezia jarriz. DBHko ikasleen kasuan, aspektu akademikoari ere begiratuko diote, etxeko lanak ulertzen dituztela bermatzeko
Lasarte-Oriako Ttakun elkarteak diseinatuko ditu saioak. Halakoak eginak ditu beste herri batzuetan, Beasainen eta Zegaman, hain zuzen ere. «Beasainen eta Zegaman, duela zenbait urte arte, eskolak haur etorkinak euskalduntzen zituen uste hori zalantzan jartzen hasi ziren, eta nabaritzen hasi ziren eskolak bakarrik ez zuela lortzen haur horiek euskalduntzea», azaldu zuen Jon Pello Artetxe Ttakuneko kideak.
Ikastaroa Ttakunek diseinatu arren, hezitzaileak Usurbilgoak izan daitezen nahi dute, garrantzitsutzat dutelako haiek ingurua ondo ezagutzea. Usurbildarrak izateaz gain, kontuan hartuko dituzte hautagaien ikasketak, esperientzia eta euskara gaitasuna.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.