Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Mundualdiaren aurkezpena.
Gaur hasiko da Mundualdia, Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia
Usurbil

Gaur hasiko da Mundualdia, Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia

Arratsaldeko 18:00etan hasiera emango zaio tertulia filosofiko batekin, Oinherri herri hezitzailearen eskutik

Viernes, 4 de noviembre 2022, 00:08

Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia, Mundualdia, gaur arratsaldean emango zaio hasiera, azken urteetan egin den bezala. Usurbilgo Udala eta Aniztasun Kontseiluak antolatutako ekimena da, eta Usurbilera iritsitako etorkinak eta beraien kulturak duten garrantzia eta dibertsitatea ikusaraztea da.

Hiru egunetan banatu da egitaraua eta gaur 18:00etan tertulia filosofiko batekin martxan jarriko da, Oinherri herri hezitzailearen eskutik. Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoei zuzendua da eta Potxoenea kultur etxean izango da.

Hurrengo egunean, bihar larunbata, goizeko 11:30etik 13:00etara frontoi inguruan munduko jolasak ikusteko eta praktikatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Zirimara proiektuak gidatuta.

Bestalde, arratsaldean, 18:00etatik aurrera frontoian aurkezpen ofiziala emango zaio Mundualdiari eta Aniztasun Kontseiluaren aurkezpena egingo da ere. Bertan Agurtzane Solaberrieta alkatea izango da agurra emateko. Honen ostean, jatorri desberdinetako herritarren jakien dastaketa izango da eta bi talde desberdinek musika emanaldiak eskainiko dituzte: Saul eta Alvaro herrikide nikaraguarrak eta Kawadeni taldea, Afrikako perkusio doinuekin.

Azkenik, hilaren 10ean, osteguna, Mario Zapata hizlari izango dute Potxoenea kultur etxera bertaratzen direnek. Arratsaldeko 18:00etan izango da 'Etorri berrien harreraren garrantzia: guztiok dugu zeregina' izenburupean doan hitzaldia.

Usurbilgo Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ekimen honetan parte hartzera eta herriko aniztasun kulturala jai honetan ospatzera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur hasiko da Mundualdia, Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia