Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia, Mundualdia, gaur arratsaldean emango zaio hasiera, azken urteetan egin den bezala. Usurbilgo Udala eta Aniztasun Kontseiluak antolatutako ekimena da, eta Usurbilera iritsitako etorkinak eta beraien kulturak duten garrantzia eta dibertsitatea ikusaraztea da.
Publicidad
Hiru egunetan banatu da egitaraua eta gaur 18:00etan tertulia filosofiko batekin martxan jarriko da, Oinherri herri hezitzailearen eskutik. Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoei zuzendua da eta Potxoenea kultur etxean izango da.
Hurrengo egunean, bihar larunbata, goizeko 11:30etik 13:00etara frontoi inguruan munduko jolasak ikusteko eta praktikatzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Zirimara proiektuak gidatuta.
Bestalde, arratsaldean, 18:00etatik aurrera frontoian aurkezpen ofiziala emango zaio Mundualdiari eta Aniztasun Kontseiluaren aurkezpena egingo da ere. Bertan Agurtzane Solaberrieta alkatea izango da agurra emateko. Honen ostean, jatorri desberdinetako herritarren jakien dastaketa izango da eta bi talde desberdinek musika emanaldiak eskainiko dituzte: Saul eta Alvaro herrikide nikaraguarrak eta Kawadeni taldea, Afrikako perkusio doinuekin.
Azkenik, hilaren 10ean, osteguna, Mario Zapata hizlari izango dute Potxoenea kultur etxera bertaratzen direnek. Arratsaldeko 18:00etan izango da 'Etorri berrien harreraren garrantzia: guztiok dugu zeregina' izenburupean doan hitzaldia.
Usurbilgo Udalak herritarrak gonbidatzen ditu ekimen honetan parte hartzera eta herriko aniztasun kulturala jai honetan ospatzera.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.