Borrar
Belarra aldatzeko lanak hasi berri dira Harane futbol zelaian. UDALA
Harane futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko lanak abuztuaren 28rako amaituko dituzte

Usurbil

Harane futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko lanak abuztuaren 28rako amaituko dituzte

Bitartean, egoera onenean dauden zatiak berrerabiltzeko aukera emango zaie herritarrei

El Diario Vasco

usurbil.

Sábado, 15 de julio 2023, 22:24

Hasi berri dira Harane futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko lanak. OPSA Obras y Pavimentos Especiales SA enpresak eskuratu du lizitazioa eta, obraren aurrekontua 217.130 euro ingurukoa da: lanak abuztuaren 28rako amaitzea aurreikusi dute.

Lehen egun hauetan, belar artifizial zaharra altxa eta biribilkiak antolatzen arituko dira makinak, belar berria jarri aurretik. Egoera onenean dauden belar zatiak herritarren eskura jarriko dira. Enpresaren esanetan, 50 biribilki inguru izango dira, 25x2 metrokoak; 150 kiloko pisua izango dute, gutxi gorabehera. Biribilkiak eskuratu nahi dituzten herritarrek udaletxean egin beharko dute eskaera. Gainerako guztia berrerabilpenera bideratuko da.

Belar artifizialek, oro har, 10-12 urte irauten dute, fabrikatzaileen esanetan. Gaur egungo Harane duela 16 urte inguru egin zen, eta ordutik ez da belarra behin ere aldatu. Haraneren kasuan, hasierako urteetako erabilera ez zen egungoa bezain handia, eta horrek ahalbidetu du berritzea atzeratu ahal izatea. Azken urteetan, ordea, nabarmen egin du gora Usurbilgo Futbol Taldearen jardunak, eta, beraz, belarra aldatzeko premia ere areagotu da: izan ere, belarraren egoera kaskarrak lesioak eragin ditzake.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Harane futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko lanak abuztuaren 28rako amaituko dituzte