Usurbil
Haur eskolako aldapa berritzeko lanak gauzatuko dira egun hauetanUsurbil
Haur eskolako aldapa berritzeko lanak gauzatuko dira egun hauetanA. M.
Usurbil.
Lunes, 15 de julio 2024, 19:48
Hasiko dira haur eskolako aldapa berritzeko lanak. Atzo astelehena Txirikordako zebra bidetik hasi eta ermitarainoko zatia berritzeko lanak martxan jarri zituzten. Eregi Herri Lan eta Zerbitzuak SL enpresari esleitu zaizkio lanak, 176.300 euro inguruan (BEZ barne), eta irailaren 25a baino lehen amaitu beharko dituzte lanak. Obra hauei esker, oinezkoen zein bizikleten bideak txukunagoak izango dira. Zorua konpontzeaz gain, azpiegiturak berrituko dira: batetik, euri urak eta ur zikinak bananduko dira, eta, bestetik, argiteria ere berrituko da.
Publicidad
Trafikoan eragina izango dute lanek, halabeharrez. Ibilgailuek bertatik pasatzeko aukera izango dute, abiadura motelagoan bada ere. Oinezkoei gehiago eragingo die, Ugartondotik desbideratuko baitituzte, behin-behinean. Lan guztiak irailaren 25a baino lehen amaitu behar badituzte ere, oinezkoen eremua lehenago irekitzea espero da. Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren 80.000 euroko dirulaguntza jaso du.
Bestalde, Askatasuna plazako aterpeko itoginei aurre egiteko asmoz, teilatua irazgaizteko lanak egin ziren. Udalak Cotegui enpresari eskatu dio lan horiek egiteko; 17.260,65 euroko kostua izango dute (BEZ barne).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.