Usurbil
«Herriak egin, zaindu eta garatutako festak izan dira Santixabelak»Secciones
Servicios
Destacamos
Usurbil
«Herriak egin, zaindu eta garatutako festak izan dira Santixabelak»A. M.
Usurbil.
Lunes, 15 de julio 2024, 19:48
Santixabelak bukatu berritan, festetako balorazioa egin du jai batzordeak. «Herriak egin, zaindu eta garatutako festak izan dira». Eguraldi euritsua izan bada ere, orokorrean, aurtengo Santixabelak «primeran» atera direla nabarmendu dute. Oro har, festa «lasaiak» izan dira, «ezbehar edo gorabeherarik gabeak», eta, aldi berean, herritarrek festetan gero eta gehiago parte hartzen dutela baloratu dute.
Hain zuzen ere, ekitaldi jendetsu ugari izan ziren. Erromeriak nabarmendu dituzte. «Aspaldian ez bezala, adin tarte guztietako jendea ikusi da dantzan frontoian». Jende ugari batu dute, baita ere, kontzertuek, herri kirolen lehiak zein txupinazoaren bezperan Sutegin eskaini zen ikus-entzunezkoak ere. Festa zaintzaileen inguruan egindako lana ere oso ondo baloratu du jai batzordeak, eta aurrerantzean ere bide horri eusteko beharra azaldu du.
Jai Batzordeak bere buruari ere begiratu dio, eta aurtengo elkarlana nabarmendu dute. «Talde bakoitzak bere txokotik lan egin beharrean, jai batzordea sarean lan egiteko urratsak egiten hasi da. Oso lagungarria izan da, horretarako, ekimen batzuk elkarrekin bideratzea: aurkezpena, salda-banaketa, kalejira...» Eta bereziki nabarmendu dute gazteek egindako lana.
Hobetu beharrekoen artean nabarmendu dute euria egiten duenerako aterpedun alternatibak hobeto fintzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.