Secciones
Servicios
Destacamos
Usurbilgo HAPO Hiri Antolamendurako Plan Orokorra hasieraz onartu berri dute, ezohiko osoko bilkuran, EH Bilduren eta PSE-EEren botoekin; EAJk aurka bozkatu zuen. 2014Ko maiatzean ekin zion udalak plangintza orokorra berrikusteko prozesuari, 2004-2013 artean onartutako arau subsidiarioak ordezkatzeko asmoz. Ordutik, hamaika azterlan eta dokumentu osatu eta onartu dira, baita hainbat parte-hartze prozesu gauzatu ere, HAPOan txertatuko direnak. Dokumentua hasieraz onartuta, jendaurreko epea irekiko da, herritarrek alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten: hiru hilabetez egongo da, urtarrilaren 31ra arte.
HAPOa hirigintza-plan bat da. Udalerriak etorkizunean izango duen antolamendua zehazteko tresna da, izan ere, udalerriko lurzoruen erabilerak arautzen ditu, eta, besteak beste, ingurune naturala, mugikortasuna, espazio publikoa, etxebizitza, jarduera ekonomikoa edota ekipamenduen gaietan eragin zuzena du. HAPOaren indarraldia, dokumentu juridikoa den aldetik, mugagabea den arren, dokumentuan jasotako hirigintza-proposamenak 15 urteko aldiari eran-tzuten dio. Udal-gobernuak azaldu duenez, herriaren beharren araberako programazioa aurreikusi da HAPOan: «Jarduketa programaren bidez, Usurbil modu orekatuan eta ordenatuan hazi eta garatzeko ezinbesteko tresna da».
HAPOa dokumentu mardula da, eta horren laburpen luze bat egin zuen Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak osoko bilkuran. Haren esanetan, beharrezkoa da erronka globalei tokian tokiko erantzunak ematea, bakoitzeko errealitate ekonomiko, sozial eta kulturaletik abiatuta. «Horretan ari da Usurbilgo Udala azken urteotan, erronka globalei tokiko erantzun komunitario propioak eraikiz eta ikuspegi sistemikoz eman nahian, instituzio publikoaren eta herri eragileen lidergo konpartituaren pean, eraldaketa prozesuak behar duen gobernantza eredu kolaboratiboa eraikitzen; arlo ezberdinetan eragile ezberdinen arteko lankidetza publiko-komunitarioak eta aliantzak josiz. Hor kokatzen da Usurbilgo HAPOa».
Usurbilgo EAJk HAPOa hasieraz onartzearen aurka bozkatu zuen. Dokumentuaren hainbat eduki kritikatu zituzten, eta zenbait proposamen ere jarri zituzten mahai gainean. «Etorkizunari gutxi begiratzen dion eta oztopo ugari jartzen dituen plana dela iruditzen zaigu. Aldez aurretik beteko ez direla jakinda egindako proposamenak ematen dute», ebatzi zuten. PSE-EEK, berriz, alde bozkatu zuen, auzoetarako egindako planteamenduak txalotuta. Zinegotzi sozialistaren ustez, «bizitza herrigunetik auzoetara mugituko da», eta hurrengo 15 urteetarako lan tresna egokia da. Horrez gain, dokumentua idazteko lanean aritu diren udal langileei zein parte-hartze prozesuetan inplikatutako herritarrei eskerrak eman zizkien.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.