Borrar
Udal ordezkariak egindako lanak ikustera hurbildu ziren hauek bukatu eta gero. UDALA
Ibaiertzeko eremua zabaldu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetu da

Usurbil

Ibaiertzeko eremua zabaldu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetu da

Atxegaldetik eta San Inaziotik industriagunera eta tren geltokira oinez joateko lotura ere hobetu da

A. MARIEZKURRENA

Usurbil.

Lunes, 15 de julio 2024, 19:48

Ibaiertzeko eremua zabaldu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egin dira Zumartegi industriagunean. Egoera oso kaskarrean zegoen Zumartegiko ibaiertzeko ingurua: zuhaitzen sustraiek espaloia altxarazia zuten hainbat puntutan, oinezkoen irisgarritasuna nabarmen kaltetuz. Guztira, 249.680 euro inguruko inbertsioa egin du udalak, eta horietatik 155.000 euro dirulaguntza baten bidez ordaindu ditu.

Ibaiertzeko eremua zabaldu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetzeko hainbat lan egin dira. Batetik, aparkaleku gehienak kendu, espaloi zaharra desegin, eta metro batzuetara eraiki da berria, ibaiertzari leku gehiago emanez. Horrekin batera, zebra bideak altxa eta margotu dira. Hala, oinezkoek bide egokiagoa dute paseorako zein atseden hartzeko, errioari begira jarri diren bankuen bidez.

Lan horiez gain, udalak beharrezko ikusi zuen Atxegaldetik eta San Inaziotik Zumartegira eta tren geltokira oinez joateko lotura hobetzea, eta horretarako, bi lan egin ditu. Batetik, San Inazioko zubitik behera, espaloia egin du, eta, bestetik, eskaileretatik jaitsi eta Atxega jauregiaren atzealdetik sortua zegoen bidexka egokitu du, belar-sarea jarriz: bide mota horrek aukera ematen du joan-etorriak erosoagoak izateko, betiere berdegunea errespetatuz. Oraindik beste lan bat egitea falta da, hala ere: sortutako espaloi berria industriagunearekin ondo lotzeko zebra bide bat altxa eta margotuko da.

Ibaiertzeko ekosistema hobetzea izan da lanen helburu nagusietako bat udaletxetik aditzera mena dutenez

Aipatzekoa da Ibaiertza biziberritzeko bestelako planak zituela, hasieran, Udalak: izatez, bioingeniaritza lanak egin asmo zituen, bide batez, errioarekiko lotura hobetzeko. Bitan atera zuen proiektua lizitaziora, baina bietan hutsik gelditu zen, eta, beraz, proiektu hori bertan behera geldituko da oraingoz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ibaiertzeko eremua zabaldu eta oinezkoen irisgarritasuna hobetu da