Secciones
Servicios
Destacamos
Ingemarreko presa txikia eraisteko lanak egingo dituzte udan, Oriaren ibilgua lehengoratuz. Kantabrikoko Konfederazio Hidrografikoak jakinarazi duenez, presak ez du oztopatzen Oria ibaiaren jarioa, baina baldintzatu egiten du: urteak direnez Ingemarren jarduera amaitu zenetik, eraistea erabaki dute, ibaiaren ibilgua lehengoratzeko helburuarekin. Aurreikuspenen arabera, bi hilabete beharko dituzte lanak egiteko: uztailetik aurrera egingo dituzte, baina ez modu jarraian, eguraldiaren eta Oriaren beraren emariaren arabera baizik.
Ingemarrek errioko ura baliatzeko eraiki zuten presa txikia, bere garaian. Orain, presa erabiltzeko esleipen-epea gaindituta, eta Ingemarren jarduera behin betiko etenda, azpiegitura eraistea erabaki du Konfederazioak. Azaldu dutenez, uraren emaria etengabekoa da eta presak ez du jauzirik eragiten, baina ingurua baldintzatzen du: errekarriak pilatu, landaredia hazi eta zaborra pilatzen da inguruan. Beraz, lanak bukatutakoan, jatorrizko egoerara itzularaziko dute ibaiaren ibilgua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.