Usurbil
Joan Mari Torrealdai bekaren bigarren deialdia zabaldu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Usurbil
Joan Mari Torrealdai bekaren bigarren deialdia zabaldu duteEl Diario Vasco
usurbil.
Domingo, 8 de septiembre 2024, 08:58
Usurbilgo Udalak eta Jakinek elkarlanean sortutako Joan Mari Torrealdai bekaren bigarren deialdia zabaldu dute, liburugintzaren azterketa ardatz izanda.
Joan Mari Torrealdai euskaltzale eta soziologo handiak euskal kulturaren azterketari egindako ekarpen zabalaren baitan liburugintzaren azterketa soziologikoa mugarri izan zen. Oso buruan izan du hori Jakinek usurbildar handiaren izenpean udalarekin batera antolatutako bigarren deialdiari begira. Lorea Agirre Jakineko zuzendariak oroitu bezala, 1976an ekin zion Torrealdaik euskaraz argitaratutako liburuen fitxak osatzeari: «hasieran 100 fitxa inguru, eta azkenerako 2300dik gora». 2017koa izan zen Torrealdaik egin ahal izan zuen azkena, baina Xabier Eizagirrek lekukoa hartu eta «bekaren emaitza argitara ateratzen dugunean, 2026an, 50 urte beteko ditu» liburugintzaren etenik gabeko azterketak.
Orain, Usurbilen, euskal kulturaren azterketari heldu beharko diete bigarren bekako proiektuek eta berauek jmtbeka@jakin.eus helbide elektronikoan aurkezteko azken eguna urriaren 21a izango da. Ibarazeak 14.000 euro eskuratuko ditu proiektua gauzatzeko.
Ondoren, jasotako proposamen guztien artean «ebaluazioa itsua» izango da oinarrietan zehaztua dagoen «anonimazio» bitartez eta arduradunak Maialen Akizu, Ibai Iztueta, Amaia Lasa eta Edu Apodaka izango dira eta idazkari lanetan jardungo du Azurmendik berak, «berdinketa kasuan» hura ere hausteko. Epea amaitu eta hilabetera jakinaraziko da irabazlea eta proiektua gauzatzeko 18 hilabete izango dituzte hartarako 14.000 euroko laguntza jasota, erdia esleitzean eta beste erdia amaitzean.
Torrealdairen asmo sakon bat ere gogoratu du Agurtzane Solabarrieta Usurbilgo alkateak: «transmisioa, katea ez etetea eta pentsamendu bat eratzea, herri baten zerbitzura jartzeko»
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.