A. Mariezkurrena
Usurbil
Martes, 16 de julio 2024, 18:36
Jose Luis Zumetaren 'Usurbilgo lehoia' izeneko obra erosi du Udalak, 18.000 euroan, eta Potxoeneko Urdintxo gelan jarri berri du. 1985 urtekoa da obra, papiroen bildumakoa, uhin-kartoia eta tenpera erabilita egindakoa. Zumetaren Usurbilgo muralaren 50. urteurreneko egitaraua amaituta eskuratu du obra udalak, eta, aldi berean, artistaren bi kartel eman dizkio, dohaintzan, Zumeta Arte Estudioak udalari. Hirurak Zumetaren Usurbil erakusketan ikusteko aukera izan zen.
Publicidad
Zumeta batik bat abstrakziorako joeragatik zen ezaguna, baina figurazioan ere hainbatetan ibili zen bere ibilbide artistiko osoan. Esaterako, 1970eko hamarkadaren amaieran, hogei urtez jorratutako abstrakzioa alde batera utzi eta errealismoan eta figurazioan murgildu zen, Zumeta Arte Estudioak azaldu duenez, «1980ko hamarkadaren krisiaren testuinguruan, bai garaiko ekonomiari zegokionez, eta baita pertsonalki ere, 1984 eta 1985 urteetan uhin-kartoia eta tenpera aukeratuko ditu bere unibertsoa adierazteko. Aurreko esperientzietan ezohiko materialak erabilitakoa zen Zumeta, baina 1984 eta 1985 urteetan egin zuen uhin-kartoiaren ezaugarriak ahal bezainbeste probesteko hautua».
Urte oparoak izan ziren horiek Zumetarentzat, sorkuntzari dagokionez, eta 70 artelanetik gora sortu zituen Papiroak izenpean: bilduma horretakoa da Usurbilgo lehoia. Artelanak berak udal arte bilduma osatzeko interes artistiko berezkoa du, eta, horrez gain, Usurbili erreferentzia zuzena egiten dionez, herriarentzako interesgarri izan daitekeela iritzi dute bi aldeek. Artelana marko batekin babestuta dago, eta horrek kontserbazio lanak errazten ditu.
Udalak Potxoeneko Urdintxo gelan jarri du Zumetaren obra. Gela horretan bazegoen beste artelan bat lehendik, Alejandro Tapiaren Txokoalde, gauez izenekoa. Zumeta Arte Estudioaren aholkuei eutsita, haren lekua hartu du, orain, Usurbilgo lehoia -k, eta aretoaren atzeko horman jarri dute Tapiarena: arreta handiagoa deitzen du orain, eskaileretatik igo ahala lehen begi kolpean ikusten baita.
Zumeta Arte Estudioak, gainera, Zumetaren bi kartel eman dizkio, dohaintzan, udalari. Batek Santixabel festetako bertso saio bat iragartzen du, eta bestea, berriz, Usurbil herri izendatu zuteneko 600. urteurrenaren harira egindakoa da: azken hori Pelaioenean jarriko dute, eta bestearen behin betiko kokapena erabakitzeko dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.