J. A.
Martes, 30 de julio 2024, 14:27
Azken lanak amaitu ostean, N-634 errepideko oinean den Kalezarko autobus geltoki berria eta berau Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunearekin eta Kalezar auzoarekin modu irisgarrian lotuko dituen igogailua ere aurkeztu dituzte astearte honetan. Azaldu dutenez datorren astelehenean, abuztuak 5, jarriko dira biak martxan. Agerraldian izan dira Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea eta Gerardo Amunarriz Matiako zuzendari orokorra
Publicidad
Orain arte, Kalezarrek bazituen garraio publikoarentzako geralekuak N-634 errepidean, baina ez ziren irisgarriak. Geltoki berriak metro batzuetara eraiki dituzte, auzunearen oinean bertan egon daitezen, bien arteko 22 metroko desnibela gaindituko duten bi igogailuekin eta eskailerekin batera. Geltoki zaharrek eta berriek, dena den, elkarri lotuta jarraituko dute, segurtasunagatik. Zebra bide berria margotu dute, eta semaforoak eskaripekoak dira: botoiari emanda aktibatzen dira.
Obren kostua 1,6 milioi eurotik gorakoa izan da. Udalak 480.000 euro ordaintzeko konpromisoa hartu zuen, Egurtzegiri ez ezik Kalezarri eta Ugartondori egiten dien onuragatik, hiru urtetan banatuta, azken urtea 2024a izanik. Aurrekontuaren gainerakoa Matiaren ardura izan da, baita sor daitezkeen ezustekoak finantzatzea ere; Europako funtsetatik 700.000 euroko laguntza jaso zuten iaz, eta proiektua gauzatzeko bultzada garrantzitsua izan zen. Igogailuen zein geltokien mantentze-lanak udalaren gain geldituko dira orain.
Solaberrietak proiektu honek Usurbilentzat duen garrantzia nabarmendu du: «Egurtzegiren mugikortasun jasangarria bermatzeaz gainera, proiektu estrategikoa da Kalezar eta Ugartondoko eremuarentzat ere, nabarmen hobetuko dituelako garraio publikoa sustatzeko baldintzak: azpiegitura sozial garrantzitsua da herriarentzat». Irisgarritasuna bermatzeak, hain zuzen ere, mugikortasun arazoak dituzten pertsonei garraio publikoa erabiltzeko aukera emango die orain: «Lehen, ezinezkoa zuten». Amunarrizek, bere aldetik, udalaren, Gipuzkoako Aldundiaren eta Matiaren arteko elkarlana nabarmendu du: «Elkarlanak berebiziko garrantzia du horrelako proiektuak garatu ahal izateko».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.