Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada

Kirol teknikaria oposizio-lehiaketa askez hautatzeko deialdia argitaratu du udalak

JOSU ARANBERRI

usurbil.

Viernes, 29 de abril 2022, 00:07

Udalak kirol teknikaria oposizio-lehiaketa askez hautatzeko deialdia eta oinarriak argitaratu ditu GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Lanpostu hori udalaren 2020ko Enplegu Publikoetako Eskaintzetan jasoa zen, eta, azkenik, orain argitaratu dira deialdia eta oinarriak, azterketetarako gaitegiarekin batera. Dena den, deialdiaren laburpena Espainiako Aldizkari BOEn argitaratu eta hurrengo egunera arte ez da irekiko izena emateko epea. Epea irekitzen denean, 20 egun balioduneko epea izango da izena emateko, eta udalaren zerbitzu telematikoen bidez edo udal-erregistroan egin ahal izango dute.

Kirol teknikari lanpostua lortzeko oposizioaren proba guztiak gainditu baina izendatuak ez diren hautagai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira.

Azken legealdian hainbat kirol teknikari izan dira udalean. Martxo amaieran Lanbiderekin egindako prozesuaren bidez kontratatu du azkena, lanpostu hori karrerako funtzionario batekin bete arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kirol teknikaria oposizio-lehiaketa askez hautatzeko deialdia argitaratu du udalak