![Usurbil: Kontu-hartzailetza lanposturako onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/02/media/cortadas/76016519--1248x790.jpg)
![Usurbil: Kontu-hartzailetza lanposturako onartuen eta baztertuen zerrenda argitaratu da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202209/02/media/cortadas/76016519--1248x790.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Udaleko kontu-hartzailetza lanpostua betetzeko deialdian izena emandakoen onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu du udalak, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: guztira, 68 eskaera onartu dira, eta hiru baztertu. Zerrenda hori behin betiko izan aurretik, hamar egun balioduneko alegazio epea irekiko da interesdunentzat: bihartik hasita (abuztuak 31) irailaren 15era arte, biak barne (irailaren 6a eta 9a jaiegunak baitira). Zerrendarekin batera, prozesurako epaimahaia ere izendatu dute.
Uztailaren 26an argitaratu zituen Usurbilgo Udalak kontu-hartzailetza lanpostua oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta oinarriak, gai zerrendarekin batera. Kontu-hartzailetza lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesua egitea da deialdiaren helburua, oposizio-lehiaketa sistema bidez (azterketa), lanpostu hori Espainiako gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte. Postu hori eskuratzeko baldintzen artean dago 3. edo 4.n Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea: lehentasunez, 4. HE dagokio, baina izangai batek berak ere ez badu hori egiaztatzen, 3. HE aplikatuko zaio.
Prozesuaren amaieran, bi lan poltsa osatuko dira. Lehenengoa, 4HE egiaztatuta izan eta hautaketa prozesua gainditu duten izangaiek osatuko dute; bigarrena, 3HE egiaztatua izan eta hautaketa prozesuko oposizioa gainditu dutenek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.