Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Kreditu aldaketa onartu zuten osoko bilkuran. UDALA
Kreditu aldaketa onartu dute Zumartegiko urbanizazio proiektua  eta ur filtrazio sistema gauzatzeko

Kreditu aldaketa onartu dute Zumartegiko urbanizazio proiektua eta ur filtrazio sistema gauzatzeko

Guztira, 428.500 euroko kreditu aldaketa onartu dute, bi inbertsiotara bideratzeko

El Diario Vasco

Usurbil.

Sábado, 29 de octubre 2022, 00:10

Bi inbertsio garrantzitsuri heltzeko kreditu aldaketa onartu dute, osoko bilkuran, EH Bilduren eta PSE-EEren botoekin. Guztira, 428.500 eurokoa da kreditu aldaketa, Zumartegiko urbanizazio proiektura eta ur filtrazio sistemara bideratuko direnak. Udal taldeak maiatzean iragarri zuen 2022an hiru kreditu aldaketa egitea aurreikusten zuela, eta hauxe da hirugarrena. Osoko bilkuran onartuta, ondo bidean astelehenean, urriaren 31n, argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta jendaurreko epean jarriko da hamabost lanegunez, azaroaren 22ra arte; alegaziorik ez bada, behin betiko onartuta geldituko da.

Zumartegiko proiektuaren helburua ibai-ertza berreskuratzea da. Denbora asko darama udalak proiektua lantzen: ibai-ertza nabarmen hobetzeaz gain, errioarekiko harremana indartzeko aukera emango du, Oria ibaiaren aldamenean espazio publiko atsegina sortuko baita. Guztira, 570.000 euroko inbertsioa izango da, bi urtetan gauzatu nahi dena, eta bi dirulaguntza jasoak ditu: 150.000 euro, Gipuzkoako Aldunditik eta Eusko Jaurlaritzatik. Orain arte, Europako funtsen ebazpenaren zain zegoen udala, eta berriki iritsi da ebazpena: ez du laguntzarik jasoko. 2022ko partidetan ez zenez partidarik gorde, kreditu aldaketak ahalbidetuko du proiektua martxan jartzea. Kreditu aldaketa honetatik 300.000 euro izango dira Zumartegira bideratuko direnak; gainerakoa ordaintzeko partida 2023ko aurrekontuetan jasoko dute. Urtea amaitu baino lehen lizitatu nahi dituzte obrak.

Filtro berriak

Ur filtrazio sistemaren kasuan, 750.000 euroko partida bat gorde zen 2022ko aurrekontuetan. Kreditu aldaketarekin, beste 128.500 euro bideratuko dira inbertsio horretara, proiektuan egindako aldaketek eta prezioen gorakadak eraginda. Ur filtrazio sistemaren kasuan, jatorrizko proiektuak egungo deposituan filtro berriak jartzea zuen helburu. Orain, aldaketa bat gehitu diote horri: depositua eta Erroizpeko iturburua lotzen dituen hodia ere berritu egingo dute, aldatzeko premia baitu. Hain justu, lizitazio garaian dago proiektua: enpresek azaroaren 2ra arte izango dute proiektuak aurkezteko epea.

Usurbilgo ur sistemak aukera ematen du Erroizpeko eta Añarbeko ura erabiltzeko, giltzen sistemaren bidez. Egun, Erroizpeko iturburuetatik Usurbilgo etxeen %40 hornitzen da (Zubieta, Aginaga, Santuenea, Txokoalde, Urdaiaga eta, kaxkoan, Kale Nagusitik beherako zatia), eta inbertsio honen bidez, ehuneko hori handitzea da helburua.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kreditu aldaketa onartu dute Zumartegiko urbanizazio proiektua eta ur filtrazio sistema gauzatzeko