Usurbil
Lehenengo urtearen balantze «ezin hobea»Usurbil
Lehenengo urtearen balantze «ezin hobea»Martes, 23 de julio 2024, 20:45
Proposamen berriak daude aurteng, baina lehenengo urtearen balantze «ezin hobea», diote usurbildarrek. Iratxe Begiristain zinegotziaren esanetan, 650 Usurbil Bizirena «ohiko eskaintza turistikotik bereiziko den zerbait bilatzen duten bisitarientzat» eginiko eskaintza da. «Uste dugu turismoa mundu hobe baten aldeko tresna eraldatzailea izan daitekeela. Turismoak albo-kalte eta zalantza ugari sortzen ditu, baina sinistuta gaude bestelako baloreak zabaltzeko, gauzak egiteko modu berritzaileak erakusteko eta gizarte eredu berri bat proiektatzeko erakusleihoa izan daitekeela».
Publicidad
650 Usurbil Biziren balantzea egin du. Turismo eredu propio bat garatzeko proiektua 2022ko urrian aurkeztu zen, Usurbilen identitatean, baloreetan, ondarean eta proiektu eraldatzaileetan oinarritutako eskaintza proposatuz. «Es-kaintza hori egin nahi diogu Euskal Herriko zein Euskal Herritik kanpoko edonori: turismo identitario, eraldatzaile eta aktiboa sustatu nahi dugu, egungo turismo estandarretatik at», nabarmendu du Begiristainek.
Azken urtean, nagusiki, Usurbilek euskal kultura eta artearekin duen harremana eta lotura erakutsi da Usurbil Museo Irekia bisitaren bidez, eta Jose Luis Zumetaren frontoi atzeko muralaren 50. urteurrenaren harira antolatutako egitarauaren bidez. «Egitarau mardula izan da, oso: era guztietako ekimenak antolatu dira, eta izan dugun bisitari kopurua oso handia izan da», dioenez Begiristainek. Iaz eta aurten egindako bi erakusketak kontuan izanda, 3.000 pertsona inguru etorri dira Usurbila.
Era askotako bisita gidatuak eskaini dira, muralaren kontserbazio lanei lotuta, erakusketekin lotuta, Xumetik herri jaialdiari lotuta, Zumeta Arte Estudioarekin edo Chillida Lekurekin lotuta. Guztira, 60 bisita gidatu eskaini dira, eta 468 lagunek parte hartu dute horietan. Talde-bisitak ere antolatu dira, eta horietan adin ezberdinetako 213 pertsonak parte hartu dute. Hala, batetik edo bestetik, azken urtean 700 pertsona inguru gerturatu dira Usurbil Museo Irekiaren eskaintza ezagutzera. Nagusiki, Gipuzkoatik etorri dira bisitariak, eta baten batzuk Bizkaitik eta Nafarroatik ere etorri dira. «Beraz, lehen urtebete honen balorazio ezin hobea egiten dugu: uste dugu proiektuak harrera bikaina izan duela, bai usurbildarren aldetik, bai kanpokoen aldetik ere», Begiristainen esanetan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.