Borrar
Eslovakian jaiotako organojole ospetsua usurbilen izango da.
Monica Melcova, Alaia Martin eta Andoni Egaña abuztuaren 15ean

Usurbil

Monica Melcova, Alaia Martin eta Andoni Egaña abuztuaren 15ean

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan izango da saio berezia Salbatore elizan

A. MARIEZKURRENA

Usurbil.

Lunes, 24 de julio 2023, 22:15

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Organo Zikloak aurten ere Usurbilera egingo du, bertako organo baliotsua emankizuneko protagonista bilakatzeko. Oraingoan Monica Melcovak izango du hura jotzeko ardura, eta aldamenean izango ditu inprobisatzeko-erronkari helduta Alaia Martin eta Andoni Egaña bertsolariak. Organoaren historia izango da emanaldiaren ardatza.

Hitzordua abuztuaren 15ean, arratsaldeko 20:00etan Usurbilgo elizan izango da, Usurbilgo Salbatoreko organoaren historiaren inguruko bat-bateko jarduna. Bertan, Monica Melcova, organojoleak eta Alaia Martin eta Andoni Egaña, bertsolariek bat egingo dute emanaldi desberdina eskainiz. Sarrera doan izango da.

Monica Melcova Eslovakian jaioa, 5 urterekin hasi zen musikan. Košiceko Kontserbatorioan pianoa eta organoa ikasi ondoren, Vienako Musika eta Arte Dramatikoko Unibertsitatean sartu zen. Bertan, organoa ikasi zuen Michael Radulescurekin, eta Ohorezko Aipamena eta Austriako Gobernu Federalaren Bikaintasun Saria jaso zituen Artium Magistra graduan.

CDa grabatu du Parisko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalean eta Japon hiriko Sapporo Concert-Hall KITARAn. Era berean, hainbat grabazio egin ditu irrati eta telebistarako.

Saio berezia izango da Andoni Egaña eta Alaia Martin bertsolarien etorria organoaren musikarekin uztartuko duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Monica Melcova, Alaia Martin eta Andoni Egaña abuztuaren 15ean