Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Aniztasun Kontseilua udalarekin batera egindako bileran. UDALA
Mundualdia azaroaren 5ean egingo da

Mundualdia azaroaren 5ean egingo da

Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte

El Diario Vasco

Usurbil.

Miércoles, 21 de septiembre 2022, 23:26

Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia, Mundualdia, azaroaren 5ean egingo dute, eta hitzordua baliatuko dute Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko: halaxe erabaki dute irailaren 15ean udalarekin batera egindako bileran. Herriko zenbait norbanakok eta eragilek osatu dute taldea, udalaren bultzadarekin eta parte hartzearekin, eta euren jardunaren berri emango dute Mundualdiaren bidez. Jatorri aniztasunaren jaiaz haragokoa da Aniztasun Kontseiluaren ardura, ordea: Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.

Oraingoz, ez dute aurreratu Mundualdiko egitaraua zein izango den: azaldu dutenez, ohiko ekitaldiren bat izango da, baina berritasunak ere izango dira tartean. Horrez gain, gai mardulagoekin ere hasiak dira lanean. Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu nahi dituzte: harrera protokolo bat osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren Biltzen zerbitzuaren laguntzarekin.

Kontseilua osatzeko lehenengo urratsak urte hasieran egin zituzten arren, irailaren 15eko bilera izan da, azkenik, taldearen jarduna egonkortzeko saioa. «Ideia ederrak jarri dira mahai gainean: jendea lanerako gogotsu dago», nabarmendu du Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mundualdia azaroaren 5ean egingo da