Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia, Mundualdia, azaroaren 5ean egingo dute, eta hitzordua baliatuko dute Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko: halaxe erabaki dute irailaren 15ean udalarekin batera egindako bileran. Herriko zenbait norbanakok eta eragilek osatu dute taldea, udalaren bultzadarekin eta parte hartzearekin, eta euren jardunaren berri emango dute Mundualdiaren bidez. Jatorri aniztasunaren jaiaz haragokoa da Aniztasun Kontseiluaren ardura, ordea: Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.
Publicidad
Oraingoz, ez dute aurreratu Mundualdiko egitaraua zein izango den: azaldu dutenez, ohiko ekitaldiren bat izango da, baina berritasunak ere izango dira tartean. Horrez gain, gai mardulagoekin ere hasiak dira lanean. Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu nahi dituzte: harrera protokolo bat osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren Biltzen zerbitzuaren laguntzarekin.
Kontseilua osatzeko lehenengo urratsak urte hasieran egin zituzten arren, irailaren 15eko bilera izan da, azkenik, taldearen jarduna egonkortzeko saioa. «Ideia ederrak jarri dira mahai gainean: jendea lanerako gogotsu dago», nabarmendu du Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.