Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Alkartasuna kooperatiba.
Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egingo dira Alkartasuna kooperatiban

Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egingo dira Alkartasuna kooperatiban

Azaroaren 8an egingo dira eta pasatu ahal izateko derrigorrezkoa da hitzordua aldez aurretik hartzea, Irungo IAT gunera deituta

El Diario Vasco

Usurbil.

Domingo, 23 de octubre 2022, 00:09

Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egiteko aukera izango da, azaroaren 8an, Alkartasuna kooperatibaren kanpoaldean. Usurbilgo zein inguruko herrietako baserritarrek baliatu ahal izango dute zerbitzua. Derrigorrezkoa da hitzordua hartzea aldez aurretik, Irungo IAT gunera deituta (943 62 63 00) edo itevelesa.com webgunearen bidez.

Behemendi elkartetik azaldu dutenez, lehen baserrietan bertan pasatu ohi zituzten IAT azterketak, baina araudiaren aldaketa bat tarteko, desagertu egin da zerbitzua. Horren ordez, dagoeneko Deba Garaian, Deba Beheran eta Urola Kostan eskaintzen duten zerbitzua eskainiko dute: hainbat herritan azterketa egiteko egun bana proposatzea.

Esan bezala, azaroaren 8a aukeratu dute azterketa horiek Usurbilen egiteko. Eta, horrez gain, eskudirutan ordaindu behar dela nabarmendu dute: 43,95 euro.

Mundualdia, azaroaren 5ean

Usurbilgo herritarren jatorri aniztasunaren jaia, Mundualdia, azaroaren 5ean egingo dute, eta hitzordua baliatuko dute Aniztasun Kontseilua publikoki aurkezteko: halaxe erabaki dute irailaren 15ean udalarekin batera egindako bileran. Herriko zenbait norbanakok eta eragilek osatu dute taldea, udalaren bultzadarekin eta parte hartzearekin, eta euren jardunaren berri emango dute Mundualdiaren bidez. Jatorri aniztasunaren jaiaz haragokoa da Aniztasun Kontseiluaren ardura, ordea: Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu eta elkarbizitza bultzatzeko ekintzak egingo dituzte.

Oraingoz, ez dute aurreratu Mundualdiko egitaraua zein izango den: azaldu dutenez, ohiko ekitaldiren bat izango da, baina berritasunak ere izango dira tartean. Horrez gain, gai mardulagoekin ere hasiak dira lanean. Usurbil harrera herri izan dadin eman beharreko pausoak finkatu nahi dituzte: harrera protokolo bat osatuko dute Eusko Jaurlaritzaren Biltzen zerbitzuaren laguntzarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nekazaritza tresneriaren IAT azterketak egingo dira Alkartasuna kooperatiban