Usurbil
28 neurri beteta, beste 38 hasita UsurbilenSecciones
Servicios
Destacamos
Usurbil
28 neurri beteta, beste 38 hasita UsurbilenA. MARIEZKURRENA
Usurbil.
Miércoles, 24 de julio 2024, 20:09
Udal-gobernuak 2023-2027 legealdiaren lehenengo urtearen balorazioa egin du, tarte horretan egindako zein martxan jarritako neurriak nabarmenduta. Udalak argitaratu duen balorazioan Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak azaltzen duenez: 120 neurriko Legealdi Planeko 28 neurri bete (%23) eta beste 38 martxan jarri (%31) dituzte dagoeneko. «Legealdiari ilusioz, gogoz eta indarrez ekiteko prest ginela esan genuen; lan eginez itzuliko genuela hauteskundeetan jasotako babes guztia. Eta horretan ari gara».
Solaberrietaren esanetan, Legealdi Planeko 120 neurriak «herri bizigarriagoa, zaintzaileagoa, jasangarriagoa eta berdinzaleagoa eraikitzeko» proposamenak dira; «Usurbiltzen jarraitzeko2. Eta, horrekin batera, lehen urtean martxan jarritako zenbait neurri nabarmendu ditu: Misioen baitako gobernantza eredua osatzeko prozesua martxan da. Trantsizio ekosozialaren herri misioa adosteko parte-hartze prozesua egin da, misioak lortzeko proiektu eraldatzaileak zehaztearekin batera. Energiaren bulegoa ireki eta efizientzia energetikoan urratsak egiten ari dira.
Bestalde, 650 Usurbil Bizi proiektua garatzen ari dira, besteak beste, Zumetaren 50. urteurreneko egitarauarekin. Herriko ura ahalik eta etxe gehienetara iristeko lanak egin dira. Elkargunearen proiektua definitzeko parte-hartzea abiatu da. Txirikorda belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa zabaldu da, eta zaintza ereduaren eraldaketan urrats kualitatiboak egiten ari dira, zaintza plan pertsonalizatuak eskaintzeko.
Gainera, Ikasgela zabaldu dute, azterketa garaietarako. Etorri berrien edota egoera zaurgarrian egon daitezkeen herrikideen integrazio komunitarioa sustatzeko mentoretza sozialerako HarEman egitasmoa martxan jarri da. Pelaioenea ireki dute: Kalezarreko auzo ekipamendua eta Emakumeen Etxea eta Udal haur eskolaren eredua zehaztu, lizitazio berria burutu, eta eraikina berritzeko prozesua martxan da.
Usurbil tentsio handiko eremu izendatzeko prozesua abiatu da. Kiroldegiko ordutegia zabaldu dute. Mugiment sarearekin bat eginda, herritarrek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kiroldegiak erabiltzeko aukera dute. Ibaiertzeko eremua zabaldu eta oinezko loturak hobetu dituzte Zumartegin.
Martxan jarri diren proiektuen artean, Aginagan: Elutx bidea egin, haur parkea berritu eta Eliza Zaharreko konponketak bideratzen ari dira. Aginaga Biziberritzen sustapen taldearekin mahai iraunkorra osatu dute.
Etxealdiko irisgarritasun plana gauzatzeko, San Esteban kalea oinezkotu eta Etxealdia eta Kale Nagusia lotuko dituen igogailuarekin lanean hasi dira.
N634ko autobus geltoki berriak eta Egurtzegi eta Kalezar lotuko dituen igogailuaren obrak amaitu dituzte.
Solaberrietak egindako lana modu positiboan baloratu du: «Emandako hitza betez, konturatzerako joan zaigu lehen urtea».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.