Usurbil
Otxoa, Iriondo eta Urkola izango dira EAJ-PNVren zinegotziak eta PSE-EEtik berriz, RomeroSecciones
Servicios
Destacamos
Usurbil
Otxoa, Iriondo eta Urkola izango dira EAJ-PNVren zinegotziak eta PSE-EEtik berriz, RomeroEl Diario Vasco
Usurbil.
Martes, 30 de mayo 2023, 21:28
Agurtzane Solaberrieta izango da Usurbilgo alkatea legealdi berrian. EH Bilduk igandean izandako udal hauteskundeetan 9 ordezkari lortu zituen, 1.771 boto jaso eta gero. Aurreko legealdian baino bat gehiago eta gehiengo osoa, beraz. Bigarren indar bozkatuena EAJ-PNV alderdia izan da, baina ordezkari bat galduta, hirurekin geratuko baita 757 boto eskuratu eta gero. PSE-EEk zinegotzi bakarra izaten jarraituko du 236 bozka jasota, eta PP ez da Udalean sartuko 56 boto.
EH Bildutik, Solaberrietarekin batera udal taldea Ainhoa Arrozpide, Oskar Santamaria, Jon Mikel Azpiazu, Xabat Beloki, Iratxe Begiristain, Xabier Aranburu, Joxe Mari Lizaso eta Maialen Iñarrak osatuko du udalbatza berria. EAJ-PNVtik Xabi Otxoa, Ivan Iriondo eta Josune Urkola. PSE-EEtik berriz, Petro Romero zinegotzia izango da. Igandeko udal hauteskudeetan 2.957 lagunek eman zuten bozka guztira. Boto zuriak 93 (%3,19) eta baliogabeak berriz, 44 (%1,49). Aipatzekoa da abstentzioa %39,48koa izan zela, 1.929 lagunek ez baitzuten botorik eman.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.