Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Domingo, 21 de mayo 2023, 19:12
Xabier Soroa Udabek eman dio hasiera Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek antolatutako Usurbilgo Sagardo egunari. Egunberezi izan da aurtengo, urteurren borobila baitzen, 40.a eta hori ospatzeko egitarau zabala prestatu dute Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek. Goizeko 11:30etik aurrera festa giroa nagusitu da Usurbilgo plazan.
Horretarako antolakuntzak hilabeteotan eginiko lanketaren ondotik, baserriko zein sagardotegietako edariak dastatzeko aukera izango da, pintxo bikainaz lagundurik. Ohiko moduan, frontoia eta Askatasuna nahiz Dema plaza izan dira eszenatoki nagusiak egunean zehar.
Bertan, egin zaio omenaldia Xabier Soroa Udabe, urte luzez Sagardo Egun honen antolaketa lanetan egin duen ekarpena handia izan baita. Oholtzara igo bezain laster, Soroak alboan zituen antolakuntza taldeko kideak eta lagunak. Txalo zaparrada jaso eta gero, zapia jarri diote lepo bueltan eta eman diote bere irudia eta Haritz Esnalek sortuta bi bertso daramatzan koadroa. Ohi modura, Xabier Soroak zerbitzatutako lehen tragoa edan du. «Merezimendu osoz» jasotako omenaldia izan dela nabarmendu du ekitaldiko aurkezleak.
Bestalde, Usurbilgo 40. Sagardo Egunean ez da botatzaileen lehiaketarik faltatu izan. Aurtengo lehiaketak izan du nobedaderik. Garai batean, botatzaile bakoitzak botila bat hustu behar zuen sei basotan. Aurten, baso bakarra betetzearekin nahikoa zen. Lehia Ibai Markos, Ane Irazabal eta Beñat Hernandez egon den arren finalean, azken honek eraman du txapela.
Festak aurrera jarraitu du arratsaldeko 15:00etan botatzaileen bazkaria egin baita. Ondoren, 17:00etatik 20:00etara Matraka Elektrotxaranga kaleetan zehar parranda giroa nagusitu da. Gainera, egunean zehar, lan ugari egin dute Usurbilgo talogileek Mikel Laboa plazako karpagunea ireki orduko.
Gainera, arratsalde partean, kontzertuen eremua izango da frontoi atzeko karpagunea. bertan, Hummus Sapiens, Rukula (diska berriaren aurkezpena) eta Dj Jotatxo aritu dira.
Antolakuntzatik pozik zeuden arratsalde partean egunak izan duen erantzunarengatik. Batetik, parte hartze handia izan delako eta bestetik, auzolanerako talde ederra batu delako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.