Usurbil

Santio eguna opstauko dute gaur Zubietan jaien baitan

A. M.

Usurbil.

Miércoles, 24 de julio 2024, 20:09

Zubieta jaietan murgilduta dago. Santio Eguna izanik jai egun berezi dute gaur-koan bertan. Goizeko 09:00etan, hasiko da egitaraua, Donostiako Txistulari bandaren esnadeiarekin. Gero, 11:00etan, Meza Nagusia eta ondoren, hamaiketakoa, Joko Garbi elkartearen eskutik. Ohi bezala, soka-dantza izango da plazan. Arratsaldeko 17:30ean, Patxi eta konpainiarekin dantzaldia iragarrita dago eta 19:30ean, Joanes Ilarregi, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Asier Azpiroz bertsolariak arituko dira kantuan.

Publicidad

Bihar ostiralean, goizeko 06:00 Oilasko biltzaileen irteera izango da, Ane eta Alaitz trikitilariek alaituta. Arratsaldeko 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera espero da. Larunbatean berriz, 10:00etan hasita, Street Boulder eta ping pong plazan. Gero, 12:00etan, Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan. Arratsaldeko 14:00 Jubilatuen Bazkaria Joko Garbi elkartean izango da. Izen-ematea uztailaren 25a baino lehen, 620 704 459 (Ekain) telefono zenbakian egin beharko da. Arratsaldeko 15:00etan, bertso bazkaria iragarrita dago. Arratsaldeko 19:00etan. Gurdi Rock ekitaldiaren baitan Fito Skins eta Txiskeroak arituko dira. Desafiyua ere izango da eta jJarraian, buruhaundiak. 19:00etan, sardin eta piper jatea plazan eta 20:00etan, bingoa iragarrita dago. Gaueko 23:00etan hasita, Trikidantz, Bad Sound System, DJ Txolas taldeen kontzertua izango da

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad