Usurbil
Santio jaiak hasiko dira bihar ZubietanSecciones
Servicios
Destacamos
Usurbil
Santio jaiak hasiko dira bihar ZubietanA. MARIEZKURRENA
Usurbil.
Lunes, 22 de julio 2024, 19:54
Zubietako jaiak ate joka dira aurten ere. Asteazken honetan, uztailaren 24an hasi eta hilaren 31 arte izango da non disfrutatu bertan. Bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00 jaien hasieran txupinazoa eta buruhandiak izango dira. Jarraian, txoznen irekiera iragarri dute Elenek eta Anukek girotuta. Gaueko 21:00etan, herri afaria antolatu dute, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik. Ondoren, Itzal taldearekin dantzaldia.
Ostegunean, uztailak 25, Santio Eguna, goizeko 09:00etan, esnadeia, Donostiako Txistulari bandaren eskutik. Gero, 11:00etan, Meza Nagusia eta ondoren, hamaiketakoa, Joko Garbi elkartearen eskutik. Ohi bezala, soka-dantza izango da plazan.
Arratsaldeko 17:30ean, Patxi eta konpainiarekin dantzaldia iragarrita dago eta 19:30ean, Joanes Ilarregi, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Asier Azpiroz bertsolariak arituko dira kantuan Zortzitan Bertso Eskolakoek gaiak jarriko dizkielarik.
Ostiralean, goizeko 06:00 Oilasko biltzaileen irteera izango da, Ane eta Alaitz trikitilariek alaituta. Arratsaldeko 14:30 Oilasko biltzaileen iritsiera espero da.
Larunbatean berriz, 10:00etan hasita, Street Boulder eta ping pong plazan. Gero, 12:00etan, Sagardo dastaketa eta pintxoak plazan. Arratsaldeko 14:00 Jubilatuen Bazkaria Joko Garbi elkartean izango da. Izen-ematea uztailaren 25a baino lehen, 620 704 459 (Ekain) telefono zenbakian egin beharko da.
Arratsaldeko 15:00etan, bertso bazkaria iragarrita dago Eli Pagola Apezetxea eta Eñaut Martikorena Lizaso bertsolariekin.
Izen-ematea gaur amaitzen da eta bertan egon nahi izanez gero, gurdirock@gmail.com helbidean lagun kopurua zehaztuz. Menua paella, pastela, kafea eta kopa 15 euro izango da.
Arratsaldeko 19:00etan. Gurdi Rock ekitaldiaren baitan Fito Skins eta Txiskeroak arituko dira.
Desafiyua ere izango da eta jJarraian, buruhaundiak. 19:00etan, sardin eta piper jatea plazan eta 20:00etan, bingoa iragarrita dago. Gaueko 23:00etan hasita, Trikidantz, Bad Sound System, DJ Txolas taldeen kontzertua izango da.
Igandean, izango den Gastronomia Egunaren baitan arratsaldeko 16:30ean, tortilla patata lehiaketa eta 19:00etan, bingoa iragarri dute. Ondoren, Ibey Beat Boxer-en emanaldia. 19:30 Krokepote txoznan.
Astelehenean, Umeen Eguna izango da. Goizeko 10:00 Jolasen hasiera.14:00 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala eta gure kontu postrea eta sorpresa.16:00 Jolasen jarraipena.Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.Bukatzeko, diskofesta.
Asteartean, Gaupasa Eguna izango da Zubietan. Arratsaldeko 16:00etan, mus txapelketa hasiko da, (15:30ean izen-ematea). Arratsaldeko 18:00etan, Herriko gaztetxoen Yoko Garbi emanaldia, errebote plazan. 00:00etan, Ithaka, Xiberoots eta DJ Fantasiaren kontzertuak.
Asteazkenean, San Inazio Eguna, goizeko 10:30ean Meza izango da. Ondoren, 11:30ean, zubietarren arteko errebote partida. Arratsaldeko 14:00etan, Herri bazkaria iragarrita dado. Txarteleak Alamandegin eta Irigoienen salgai uztailaren 25era arte.
Ondoren, 18:30ean, Iparraldeko jokoak TUBI eta Jon Loiolarekin eta harrijasotzen Jokin Eizmendi. Gaueko 23:00etan, herriko jaien amaiera, traka eta suziriekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.