Secciones
Servicios
Destacamos
JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Jueves, 12 de mayo 2022, 23:14
Santixabeletako egitaraua diseinatzeko lehiaketa abiatu du udalak, oinarriak argitaratuta. Parte hartzaileek maiatzaren 25a baino lehenago helarazi beharko dizkiote proposamenak udalari, erregistrora eramanda edo postaz bidalita. Usurbildarrei zuzendutako lehiaketa da, eta banaka edo taldean egin ahal izango dituzte proposamenak: irabazleak 500 euroko saria emango du.
Parte-hartzaileek, diseinua egiteko, egitarauaren testua Potxoenean jaso edo emailez eskatu beharko dute, kultura@usurbil.eus helbidera idatzita: testu horretan oinarrituko da egitaraua, eta udalaren logoa ere eduki beharko du. Egitaraua euskaraz egingo da: irabazleak gaztelaniazko bertsio laburtua jasotzen duen tamaina txikiagoko esku orria maketatu beharko du. Lanak euskarri digitalean zein paperean aurkeztu beharko dira.
Euskarri digitalari dagokionez, CD edo pendrive batean jasoko da diseinua, PDF formatuan. Lanak postaz bidaltzen dituztenen kasuan, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-mail bat bidaliko zaio udalari, kultura@usurbil.eus helbidera.
Epaimahaia Santixabeletako Jai Batzordeko bi kidek, diseinu arloan ezagutza duten beste bi kidek eta kultura zinegotziak osatuko dute. Argibide gehiagorako deitu 943 37 19 99 telefonora edo idatzi kultura@usurbil.eus helbide elektronikora.
Azpeitiako Zallek taldeak kontzertua eskainiko du gaur 23.00etan hasita Sutegi eraikineko auditorioan udalak antolatutako ekimenean. Josu Furundarena partaide den musika talde honek soinu lodi, sakon eta gogorrak barnebiltzen dituen musika instrumental melodiko-anbientala eskainiko du. Sarrerak 5 eurotan eskuratu daitezke usurbilkultura.eus plataforman.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.