![Usurbil: Tren geltoki berria egiteko hitzarmena itxi dute Udalak eta ETSk](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/29/media/cortadas/75295811--1248x1132.jpg)
![Usurbil: Tren geltoki berria egiteko hitzarmena itxi dute Udalak eta ETSk](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/29/media/cortadas/75295811--1248x1132.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Udalak eta ETS Euskal Trenbide Sareak hitzarmena itxi dute Usurbilen tren geltoki berria egiteko. Hala jakinarazi zuen udal gobernuak uztaileko osoko bilkuran, San Esteban kalea berritzeko partidaz hizketan ari zela. Proiektua idatzia du ETSk, eta epe motzean abiatuko du proiektuaren lizitazioa. Legealdian zehar, hartu-eman etengabean izan dira udala eta ETS hitzarmena ixteko, batez ere, tren geltoki berria herriarentzat ahalik eta egokiena izan dadin eta, 2010ean ez bezala, proiektua gauza dadin.
Agurtzane Solaberrieta Alkateak azaldu zuenez, udalak San Esteban kalerako duen urbanizazio proiektua eta ETSren geltoki berriarena bateratzeko ahaleginean aritu dira azken asteetan: «Eskatu diegu euren proiektuan aldaketa batzuk egitea, geltoki berriak gure proiektuari kalterik egin ez diezaion: horretan aritu garelako luzatu gara». Solaberrietaren esanetan, udal-gobernuak irailean Etxealdiara joateko asmoa du, tren geltoki berriaz, San Esteban kalearen proiektuaz eta auzorako lantzen ari diren irisgarritasun proiektuaz hitz egitera.
Tren geltoki berria Donostiako Errekaldekoaren antzekoa izango da. Oinezkoen egungo trenbide-pasagune inguruan jarriko dute, eta herrigunetik zein Santuenetik joanda ere, zubitik sartuko dira erabiltzaileak geltokira: eskaileren edo igogailuaren bidez jaitsiko lirateke Donostiara edo Zarautza joateko nasetara. Horrez gain, N634 errepidea ez ezik, trenbidea ere gaindituko du zubiak, Ingemar sarreraraino eramango baitute, oinezkoentzako lotura zuzenagoa sortuz.
2010ean, hain zuzen, ETSk Usurbilen tren geltoki berria egiteko proiektua idatzi zuen, baina baztertu egin zuten, eta gauzatu gabe utzi. Proiektua berridazteari ekin zion 2020an, eta udalari hitz eman zion oraingoan gauzatu egingo dutela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.