Secciones
Servicios
Destacamos
650 Usurbil Bizi proiek-tuaren barruan egindako azken urratsen berri eman dute, aurkezpen publiko batean, Usurbilgo Udalak, parte hartzen ari diren herriko eragileek eta proiek-tua borobildu duen Jon Maia bertsolariak. 650 Usurbil Bizi Usurbilen neurrira egindako turismo eredu berri bat da, eredu konbentzionaletik aldentzen dena: herriaren identitatean, baloreetan, ondarean eta proiektu eraldatzaileetan oinarritutako eskaintza proposatzen du. Hain zuzen ere, turismo eskaintza honen egilea ez da turismo agentzia bat izan, herriko eragileak baizik. Azken batean, Usurbil ezaugarritzen duen oro bisitariei ezagutarazteko tresna izango da, modu parte hartzailean eraikia izan dena. «Turismo identitario, eraldatzaile eta aktiboa sustatu nahi dugu», nabarmendu du Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak.
650 Usurbil Bizi proiektuaren izena urtemuga berezi batetik dator. Iaz bete ziren 650 urte Usurbil herri bihurtu zenetik. Efemeride historiko hori baliatu dute bere buruari galdetzeko zer den Usurbil, zer bereizgarri dituen, zerk sortzen duen herri-identitatea eta nola proiektatu nahi duten hori guztia, bai herrira begira, bai kanpora begira. «Hau da, mugarri hori erabili dugu historiari ez ezik, etorkizunari ere begiratzeko».
«Usurbil herriak 650 urte baditu, hori adina beste Usurbil daude ezagutzeko: hori da gure abiapuntua. Oraingoz, hamalau jarri ditugu martxan: Usurbil Museo Irekia, Zaintzaren Usurbil, Ez Dok Amairuren Usurbil, Zero Zabor Usurbil, Euskararen Usurbil, Sagardoaren Usurbil, Errioaren Usurbil, Memoria Historikoaren Usurbil, Ondarearen Usurbil, Alkartasuna Kooperatibaren Usurbil, Errebotearen Usurbil, Angularen Usurbil, Txalapartaren Usurbil eta Auzo/Herrien Usurbil», nabarmendu du alkateak.
Turismoa mundu hobe baten aldeko tresna eraldatzailea izan daitekeela uste du Udalak. «Usurbilen, beste mundu bat posible dela erakutsiko dien herria eta herritarrak topatuko ditu bisitariak».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.