Usurbil
Txirikordan hiru etxebizitza hutsak betetzeko behin-behineko zerrenda argitaratu daUsurbil
Txirikordan hiru etxebizitza hutsak betetzeko behin-behineko zerrenda argitaratu daA. M.
Usurbil.
Viernes, 19 de julio 2024, 20:40
Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioan adinekoentzat gordeta eta hutsik dauden hiru etxebizitzak betetzeko deialdiak aurrera jarraitzen du: onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu du udalak. Guztira, bederatzi eskaera jaso dira, eta bost onartuak izan dira, eta lau, baztertuak: denekin harremanetan jarriko da udala, erabakiaren berri emateko. Nahi duenak, gainera, zerrendari alegazioak aurkezteko aukera du: 10 eguneko epea izango dute horretarako. Onartuek, gero, proiektua barneratzeko zenbait saio egin beharko dituzte Zabalduz kooperatibarekin, aurrez Txirikordako bizilagunek egin bezala, eta horren ostean esleituko dira etxebizitzak.
Publicidad
65 urtetik gorako kolektiboaren kasuan, etxebizitzak gizarte zerbitzuek egindako baremazioaren arabera esleitzen dira. Eskaera guztiak aztertzen dituzte, eta puntuak esleitu, aurrez ezarrita dauden eta ordenantzan jasota dauden irizpideen arabera: hala, etxebizitzak puntu gehien dituzten eskatzaileei esleitzen zaizkie, behar gehien dutenak haiek direla adierazten baitu lortutako puntu kopuruak. Gutxieneko puntuazio bat ere badago: zehazki, 22 puntu baino gutxiago lortzen dituztenen eskaerak ez dira onartuak izaten.
Maiatzaren 9tik ekainaren 10era bitartean izan da adinekoei zuzendutako deialdia, eta tarte horretan bederatzi eskaera izan dira. Lauk ez dituzte gutxieneko 22 puntuak eskuratu, eta, beraz, baztertuak izan dira: alegazioak aurkez ditzakete, dena den, eta, beraz, oraindik ere onartuak izateko aukera dute. Behin betiko zerrenda onartzen denean, eta etxebizitzak esleitu aurretik, onartuak izan diren eskatzaileek zenbait saio egin beharko dituzte Zabalduz kooperatibarekin, Txirikordaren proiektua barneratzeko, aurrez Txirikordako bizilagunek egin zuten bezala.
Prozesu horrek eragina izango du, baita ere, etxebizitzen esleipenean. Izan ere, Txirikordaren oinarrian proiektu kolektibo bat dago, eta beharrezkotzat jotzen da bertako bizilagun guztiek horrekin bat egitea. Lehen bezala, oraingo saio horiek ere Zabalduz-ek gidatuko ditu, eta baloratuko du eskatzaileek zein atxikimendu duten proiektuarekiko. Horren arabera egingo da etxebizitzen esleipena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.