JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Viernes, 22 de abril 2022, 23:29
Aurtengo uztailean ere Udajolas udaleku irekia antolatu dute, elkarlanean, Noaua! Kultur Elkarteak eta udalak, 4 eta 12 urte arteko haur eta gaztetxoentzat (HH3/LH6). Aurtengo Udajolas uztailaren 4tik 29ra bitartean egingo dute, astelehenetik ostiralera, 09:30 eta 13:30 artean. Gehienez, 200 haur eta gaztetxorentzako lekua egongo da. Laster zabalduko dute izen-ematea: apirilaren 25etik maiatzaren 5era arte, biak barne. Horrez gain, Udajolasen lan egiteko poltsa osatzeko deialdia irekita dago dagoeneko: zuzendari eta begiraleak behar dituzte.
Publicidad
Azken urteetan egin bezala, Internet bidez eman beharko da izena Udajolasen, Noauak horretarako propio sortu duen webgunean. Izena emateko aukera ez ezik, Udajolasen inguruko nondik norako guztiak aurki daitezke bertan.
Udajolasen kuotari dagokionez, bi kuota finkatu dituzte. Batetik, orokorra, eta, bestetik, familia ugarientzako kuota. Horrez gain, errentaren araberako hobariak aplikatzeko aukera izango da, beti ere aurrez udalak onartutako ziurtagiria aurkeztuta. Hobari horien inguruko informazio guztia udalaren webgunean aurki daiteke.
Lan poltsan izena emateko epea ere irekita dago. Urtero moduan, zuzendari eta begiraleak behar dituzte. Begirale edo zuzendari titulua izatea, bi hilabeteko esperientzia, EGA edo baliokidea den agiria eta sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria dira eskatzen diren baldintzak.
Lan poltsan, usurbildarrek izango dute lehentasuna. Udajolasen parte-hartzeko izen-ematearekin batera itxiko da lan poltsarako curriculuma eta agiriak aurkezteko epea ere, hau da, maiatzaren 5ean. Agiri horiek elkartea@noaua.eus helbidera bidali edo Noaua! -ren egoitzara eraman daitezke (Bordaberri, 3).
Publicidad
Ohi bezala, udaleko Parekidetasun sailak biodantza ikastaroa eskainiko du aste santuko jaiegunen ostean ere. Azaldu dutenez, izena emateko aukera dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.