Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Hautagaiek eskabideak udalaren webgunean deskarga ditzakete. UDALA

Usurbil

Udal brigadako operarioen lan poltsa berria osatzeko deialdia zabalik da

Eskabideak abuztuaren 1era bitartean egin beharko dira. Oposaketa irekia izango da

El Diario Vasco

USRUBIL.

Sábado, 15 de julio 2023, 22:24

Usurbilgo Udalak brigadako operarioen lan poltsa berria osatzeko deialdia egin du: iragarkia GAOn argitaratuta, abuztuaren 1era izango da eskabideak aurkezteko epea. Oposaketa irekiaren bidez, hutsuneak bitarteko funtzionarioz hornitzea da deialdiaren helburua. Bertan parte hartu ahal izateko eskabideak eta oinarriak udalaren webgunean bertan deskarga daitezke.

Publicidad

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartuko ditu udalak, eta hiru egun balioduneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko. Behin-behineko zerrendarekin batera, azterketa egiteko eguna, ordua eta tokia jakinaraziko dituzte. Azterketen fasea bakarra izango da, praktikoa, nahitaezkoa eta baztertzailea: gainditu dutenen zerrenda iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratuko dira.

Lan poltsak bi zati izango ditu: A eta B atalak. A atalean hizkuntza eskakizuna akreditatu dutenak egongo dira, oposaketako frogan lortutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin; B atalean, hizkuntza eskakizuna akreditatu ez dutenak egongo dira, horiek ere lortutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin. Beti, lehenik, A poltsa erabiliko da, eta hori agortuta izangairik ez balego joko litzateke B poltsara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad