Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Usurbilgo Udalaren biltegiaren irudia. UDALA

Usurbil

Udal brigadako operarioenlan poltsa berria osatzekodeialdia egin du Udalak

Abuztuaren 1era arte da eskabideak aurkezteko epea oposaketa irekia eta azterketen fasea bakarrekoa izango dena

A. M.

Usurbil.

Miércoles, 19 de julio 2023, 21:20

Usurbilgo Udalak brigadako operarioen lan poltsa berria osatzeko deialdia egin du. Aditzera eman duenez. abuztuaren 1era arte izango da eskabideak aurkezteko epea. Oposaketa irekiaren bidez, hutsuneak bitarteko funtzionarioz hornitzea da deialdiaren helburua.

Publicidad

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onartuko ditu udalak, eta hiru egun balioduneko epea izango da erreklamazioak aurkezteko. Behin-behineko zerrendarekin batera, azterketa egiteko eguna, ordua eta tokia jakinaraziko dituzte. Azterketen fasea bakarra izango da, praktikoa, nahitaezkoa eta bazter-tzailea: gainditu dutenen zerrenda iragarki-taulan eta udalaren webgunean argitaratuko dira.

Lan poltsak bi atal izango dituela diote udaletxetik, A eta B. A atalean hizkuntza eskakizuna akreditatu dutenak egongo dira, proban lortutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin; B atalean, hizkuntza eskakizuna akreditatu ez dutenak egongo dira, horiek ere lotutako puntuazioaren araberako hurrenkerarekin. Bertan parte hartu ahal izateko eskabideak eta oinarriak udalaren webgunean bertan deskarga daitezke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad