JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Lunes, 4 de abril 2022, 23:06
Udalak eta Behemendi elkarteak baserri konposta abiatu dute, elkarlanean. Halaxe jakinarazi zuten atzo, prentsaurrekoan, Agurtzane Solaberrieta Mesa Usurbilgo alkateak, Mikel Zendoia Laskarai landa garapenerako Behemendi elkarteko kideak, Ibon Goikoetxea Retegi udaleko ingurumen eta nekazaritza teknikariak eta Koldo Huegun Zapirain nekazariak. Alkateak azaldu zuenez, herrian sortutako hondakin organikoa herrian bertan kudeatzea du helburu proiektu pilotu honek: abenduan hasi zuten baserri konposta, Txokoaldeko Lartzandieta baserrian, eta hirutan egin dute prozesua.
Publicidad
Solaberrietak gogoratu zuenez, udalak ibilbide luzea egina du hondakinen kudeaketan, eta prozesu horren hurrengo pausoa da baserri konpostaren proiektu pilotua: aukerarik bada, beste baserri batzuetara zabaltzeko bokazioa du. Ibilbide hori estu lotuta dago 2009an Usurbilen abiatu zen hondakinen atez ateko bilketarekin.
Baserritarrek eta Behemendik hartzen dute parte baserri konpostaren egitasmoan, udalarekin batera. Gai organikoak Behemendiren esku uzten dira, herriko baserritarrek azpiegitura egokien bidez konposta sortu eta erabil dezaten. «Hori bezain sinple, eta hori bezain eraginkor. Herrian sortutako hondakin organikoa herrian bertan kudeatzea da helburua, ikuspegi zirkularra landuz. Sortutako hondakina naturara itzuliko dugu, kalterik eragin gabe, eta modu probetxugarrian, gainera. Hondakinak lehengai bihurtzen ditugu», nabarmendu zuen Solaberrietak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.