Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Udarregi ikastolaren teilatuan eguzki 58 plaka gehiago jarri dira, guztira 124 daudelarik. UDALA
Udalak eguzki plaka gehiago jarri ditu Udarregin

Usurbil

Udalak eguzki plaka gehiago jarri ditu Udarregin

Autokontsumo partekatuko instalazioa dago bertan 2021az geroztik, ikastola ez ezik beste zenbait udal ekipamendu hornitzen ditu

A. MARIEZKURRENA

Usurbil.

Miércoles, 5 de julio 2023, 21:08

Usurbilgo Udalak 58 eguzki plaka gehiago jarri ditu, azken egunotan, Udarregi ikastolaren teilatuan: 23,78 Kw-ko potentzia du, eta 33.889,26 eurokoa izan da aurrekontua. Guztira, 124 eguzki plaka daude Udarregiko teilatuan: 66, 2021ean jarriak, eta oraingo 58ak.

Autokontsumo konpartituko instalazioa da Udarregikoa: bertan sortutako energia, ikastola hornitzeko ez ezik, udaletxera, Sutegira, Artzabalera, Zumartera eta Oiardo kiroldegira bideratzen da. Sortutako energia beste eraikinek baliatu ahal izateko, hainbat aukera izaten dira, baina ohikoa instalazioarekiko 500 metroko erradioaren barruan dauden eraikinetara bideratzea izaten da, eta horixe da Udarregiko instalazioaren kasua. Kiroldegiko teilatuan ere badago instalazio fotovoltaikoa: kasu horretan, sortzen duen energia guztia kiroldegiaren beraren kontsumora bideratzen da.

Energia ikasleen gaia

Udarregi ikastolako LHko eta DBHko ikasleek energiaren gaia landu dute 2022-23 ikasturtean, Eskolako Agenda 2030 programaren bidez. Ikasturtea amaitu aurretik 'Energia, bizitzaren motorra' lelopean, bilkura berezia izan zen, Potxoenean: Udarregi ikastolako LHko eta DBHko ikasleen ordezkariek azken ikasturtean Eskolako Agenda 2030 programaren bidez landutako edu-kiak helarazi zizkioten udalari. Urtero, gai bat eta Garapen Jasangarrirako Helburuetako bat landu ohi dute ikastolan: aurten, energia izan baita hautatutako gaia, eta energia eskuragarri eta ez-kutsatzaileen helburua landu dute ikasle usurbildarrek.

Aurten, aldaketa bat egin dute: gai bakoitzari bi ikasturte eskain-tzea erabaki dute, gaiak «lasaitasun gehiagorekin» lantzeko. Lehenengo urtean diagnostikoa landu eta esku-hartze plana diseinatuko dute, eta bigarrengoan, ekintzak martxan jarri. Energiaren gaiarekin hasi dira: «Ez da batere erraza izan, baina, aldi berean, oso mamitsua eta gaurkotasun handikoa da».

Gaiaren inguruan informatu, eta bi diagnostiko egin dituzte: bat eskolakoa eta bestea herrikoa. Nolako energia eta zenbat erabiltzen den, energiaren jatorria, energiaren kontsumoaren eraginak... Ondorioak atera, eta egoera nola hobetu pentsatu dute. Hala, batetik, ikasleek zenbait konpromiso hartu dituzte, eta haien esku ez dagoena udalari eskatu zioten bilkuran.

LHko ikasleen kasuan, honako konpromisoak hartu dituzte: gelatik ateratzean argiak itzaltzea, argi naturala erabiltzen saiatzea, ordenagailua itzaltzea erabiltzen ez dutenean eta eskuak lehor-tzeko paper gutxiago erabiltzea. Udalari eskatu diote geletako sabaietan leihoak jartzea argi naturala errazago sartzeko eta kaleko farolak egunez itzaltzea. DBHko ikasleen kasuan, energiaren erabilera jasangarriagoa izateko hainbat konpromiso hartu dituzte, eta udalari egindako eskaerak ildo berekoak dira, besteak beste, apurtzen diren farolak edo zaharkituak daudenak LED teknologiadun bonbillekin ordezka-tzeko, farola itsugarrien inguruko azterketa egitea, farolen altuera eta argi-orientazioa berrazter-tzea edo argindarra aurrezteko eguzki plakak jartzea faroletan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak eguzki plaka gehiago jarri ditu Udarregin