Usurbil
Udalak haur eskolara bideratuko duen diru kopurua handituko duUsurbil
Udalak haur eskolara bideratuko duen diru kopurua handituko duA. MARIEZKURRENA
Usurbil.
Sábado, 22 de julio 2023, 22:04
Usurbilgo Udalak 2023-2024 ikasturtean haur eskolara bideratuko duen diru kopurua handitzeko kontratu aldaketa onartu dute, aho batez, uztaileko osoko bilkuran. Udal haur eskolaren doakotasunera bidean aurten egindako bigarren urratsa da: izan ere, maiatzeko osoko bilkuran onartu zituzten familiek zerbitzuagatik ordaindu beharreko prezio publiko berriak, udalak familien kuotaren %62 bere gain hartzeko konpromisoaren ondotik ezarritakoak. Kontratu aldaketa urtebeterako neurria izango da: hurrengo ikasturteetan zer bide jarraitu erabakitzeko bideak aztertzen ari dira, eta abendurako erabakiren bat hartua izan nahi dute.
Publicidad
Udalak, gaur egun, haur eskola zerbitzua zerbitzu-emakidaz esleituta dio Udarregi ikastolari: 2021eko uztailean sinatu zuten kontratua, hiru urtetarako, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin. Beraz, hiru urteko epea hurrengo urtean amaituko da. Udalak haur eskolari egiten dion ekarpena matrikulatutako ume kopuruaren araberakoa izaten da, eta lizitazio kontratuan zehaztuta dago, bigarren klausulan. Orain, udalaren ekarpena handitzeko, beharrezkoa da kontratua aldatzea, klausula hori eguneratuta. Honela gelditu da: 3.190 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 29 edo gutxiago badira; 3.130 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 30 - 33 bitartean (biak barne) badira; 3.070 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 34 - 36 bitartean (biak barne) badira; 3.000 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 37 - 39 bitartean (biak barne) badira; 2.945 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 40 - 44 bitartean (biak barne) badira; 2.885 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 45 - 47 bitartean (biak barne) badira; 2.825 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 48 - 50 bitartean (biak barne) badira; 2.760 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 51 - 54 bitartean (biak barne) badira; 2.700 euro/ikasleko/urteko, ikasleak 55 edo gehiago badira.
2023-2024 ikasturtean 72 haur matrikulatu dira: azken urteotako zenbakirik altuena da, ume kopuruz zein zerbitzuaren kontratazioan. Horren arabera, beraz, udalak 2.700 euro bideratuko ditu, haur bakoitzeko: 200.000 eurotik gora, aurreko urtean baino 120.000 euro gehiago. Udalari suposatzen dion «esfortzu ekonomikoa» handia dela nabarmendu dute.
Erabakia aho batez onartua izan zen. EAJk, bozketaren aurretik, hitza hartu zuen, adierazteko behin-behineko neurri gisa ondo ikusten duela, baina beharrezkoa dela behin betiko irtenbide bat topatzea. Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak eran-tzun zion horretan ari direla: «Behin baino gehiagotan eskatu ditugu bilerak Hezkuntza Sailarekin eta Partzuergoarekin. Partzuergora pasatzeko zenbait baldintza zehaztu dituzte, eta horietako bat klabea izan daiteke: esan digute ez dituztela bertako langileak subrogatuko, eta hori izan daiteke Partzuergorako bidea ixteko nahikoa motibo».
«Eusko Jaurlaritzak Partzuergoko haur eskoletan doakotasun unibertsala ezartzeko erabakia hartu zuen, baina hortik kanpo utzi zituen udal haur eskolak, horietara bideratutako diru kopurua bere horretan mantendu baitu. Horrek Usurbilgo familiak diskriminazio egoeran uzten ditu: inguruko herrietan doako haur eskolak bermatuko diren bitartean, Usurbilen ez baitzen hala izango. Beraz, Eusko Jaurlaritzak finantzazioa igoko ez zuenez, udalak erabaki du bere gain hartzea gurasoen kuotaren zati handi bat, %62a doakotasunera hurbildu ahal izateko», diote udaletxetik.
Publicidad
Solaberrietak osoko bilkuran gogoratu zuenez, «doakotasunean sakontzeko beste aukera bat dute familiek: zerbitzu publikoa izanik, hobariak udal haur eskolaren tasan ere aplikagarriak dira. Bizikidetza unitateko kide kopuruaren eta diru-sarreren arabera, %50, %75 eta %90 arteko hobariak jaso ditzakete, eta, beraz, zerbitzu publikoengatik %50, %25 edo %10 soilik ordaindu beharko lukete».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.