JOSU ARANBERRI
USURBIL.
Sábado, 7 de mayo 2022, 00:13
Udalak 1,5 milioi euro gehiago ditu erabilgarri 2022an, 2021eko aurrekontuak likidatu ostean. Urtero, lehen hiruhilekoan, aurreko urteko diru-kontuak likidatzeko garaia izaten da, eta, ondoren, udaleko osoko bilkurari eta Gipuzkoako Aldundiari jakinarazi behar izaten zaio emaitza. Halaxe egin zuen atzo, apirileko osoko bilkuran, udaleko kontu-hartzaileak. Horrez gain, beste datu garrantzitsu bat ere eman zuen: udalaren zor bizia %12koa da, eta, haren esanetan, udalaren diru kontuak «oso osasuntsu» dauden seinale da hori.
Publicidad
Orain, 1,5 milioi euro horiekin zer egin aztertzen ari da udala. Agurtzane Solaberrieta Mesa alkateak jakinarazi zuenez, proposamen bat taxutzen ari da udal-gobernua, eta hurrengo ogasun batzordean aurkeztuko diote oposizioari. Dena den, proposamen horren zenbait alderdi aurreratu zituen. Batetik, diru horren zati bat baino ez dute erabiliko: zehazki, milioi bat euro hainbat obra eta bestelako inbertsioetara bideratuko ditu, eta, gainerako 500.000 euroak, oraingoz, gorde egingo dituzte. «Zer nolako ziurgabetasuna dagoen ikusita, prezioak zenbat garestitzen ari diren ikusita, zuhurtziaz, gordetzea erabaki dugu, udalak etor daitekeenari aurre egiteko modua izan dezan», azaldu zuen Solaberrietak. Bestetik, erabiliko duten zatia zein proiektutara bideratuko duten ere aurreratu zuen: San Esteban kalea irisgarri egitea, Zumartegiko ibai ertza berreskuratzea, Sutegiko fatxada egokitzea eta Aginagako Elutx bidea egitea.
Proiektu bakoitzaren zenbait zertzelada eman zituen. San Esteban kaleari dagokionez, udala proiektua erredaktatzen hasia da, eta aurten bertan exekutatu nahi dute. Horren aurretik, auzotarren eta herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte,. Zumartegiko ibai ertzari dagokionez, proiektua idatzita dago, eta, gainera, udalak 150.000 euroko dirulaguntza bat jaso du hori gauzatzeko. Sutegiko fatxada, berriz, lizitazioa eskuratu zuen enpresak, besteak beste, ez zuelako eskatutako dokumentazioa aurkeztu. Proiektu horren kasuan, 90.000 eurokoa zen proiektuaren kostua, baina tartean izandako hornikuntza arazoak eta prezioen gorakada tarteko, 65.000 euro garestiagoa izango da, azkenean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.