Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Usurbilgo Udaleko kontu-hartzailetzaren bulegoa. U.U.

Udaleko kontu-hartzailetza lanpostua oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia

Deialdiaren oinarriak eta gai-zerrenda argitaratu dituzte GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

El Diario Vasco

USURBIL.

Sábado, 6 de agosto 2022, 00:14

Usurbilgo Udaleko kontu-hartzailetza lanpostua oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu da, gaur, GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, baita deialdiaren oinarriak eta azterketaren gai-zerrenda ere. Bihartik kontatzen hasita, hamabost egun natural izango dituzte interesdunek eskaerak aurkezteko: uztailaren 27tik abuztuaren 10era bitartean, biak barne. Eskabideak udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo administrazio publikoen erregistroetan aurkeztu ahal izango dituzte. Epea amaitutakoan, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da: hurrengo egunetik kontatzen hasita, izangaiek erreklamazioak aurkezteko edo eskabideak zuzentzeko 10 egun balioduneko epea izango dute.

Publicidad

Kontu-hartzailetza lanpostua bitarteko funtzionario batek betetzeko hautaketa prozesua egitea da deialdiaren helburua, oposizio-lehiaketa sistema bidez (azterketa), lanpostu hori Espainiako gaikuntza nazionaleko Toki Administrazioko funtzionario batek bete arte. Postu hori eskuratzeko baldintzen artean dago 3. edo 4.n Hizkuntza Eskakizuna egiaztatzea: lehentasunez, 4. HE dagokio, baina izangai batek berak ere ez badu hori egiaztatzen, 3. HE aplikatuko zaio.

Prozesuaren amaieran, bi lan poltsa osatuko dira. Lehenengoa, 4HE egiaztatuta izan eta hautaketa prozesua gainditu duten izangaiek osatuko dute; bigarrena, 3HE egiaztatua izan eta hautaketa prozesuko oposizioa gainditu dutenek.

Izena emateko bete beharreko eskaera orriak ere deialdiarekin batera argitaratu dituzte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad