Borrar
Bekaren aurkezpenean udal, Jakineko eta beste ordezkariak aurkezpenena. UDALA
Urriaren 21a bitarte aurkeztu ahalko dira proiektuak JMT Bekaren II. deialdian

Usurbil

Urriaren 21a bitarte aurkeztu ahalko dira proiektuak JMT Bekaren II. deialdian

Metrokoadroka kolektiboak Artxibo biluzia I. JMT Bekako proiektu irabazlearen emaitza argitaratu du liburu formatu berezian

A. MARIEZKURRENA

Usurbil.

Miércoles, 17 de julio 2024, 19:16

Urriaren 21a bitarte aurkeztu ahalko dira proiektuak Joan Mari Torrealdai bekaren II. deialdian. Bigarren edizio honek, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak elkarrekin antolatu dutena, 'Euskal kultura azterketa gaur' izango du gaitzat.

Aurtengo gaiak bi ildo nagusi zabalduko dituela zehaztuz, Torrealdaik landutako liburugintza ardatz hartuta: batetik, liburugintzaren azterketa berrikustetik sor litekeena (metodologia berrikusiz, edo ikerketa kuantitatiboa kualitatiboki osatuz); eta bestetik, azterketa eredua beste alorretara zabaldu eta zinemari, musikari edo arte eszenikoei aplikatzea, esaterako. Epaimahaia Maialen Akizuk, Edu Apodakak, Ainara Lasak eta Ibai Iztuetak osatuko dute.

Lorea Agirre Jakineko zuzendariak aurkezpen egunean azaldu zuenez, Torrealdaik euskal kulturaren azterketari egindako ekarpen zabalaren baitan liburugintzaren azterketa soziologikoa baita mugarri nagusi. Agirreren esanetan, 1976an ekin zion Torrealdaik euskaraz argitaratutako liburuen fitxak osatzeari: «hasieran 100 fitxa inguru, eta azkenerako 2300dik gora». 2017koa izan zen Torrealdaik egin ahal izan zuen azkena, baina Xabier Eizagirrek lekukoa hartu eta «bekaren emaitza argitara ateratzen dugunean, 2026an, 50 urte beteko ditu» liburugintzaren etenik gabeko azterketak. Torrealdairen abiapuntuko tesia ekarri du gogora Agirrek: «liburuak, liburugintza eta literatura gizartearen ispilu dira eta liburua aztertuz gizartea aztertzen ari gara». Alegia, liburugintza ikertzea euskal mundua eta gizartea ulertzeko bide izan daitekeela.

Torrealdairen asmo sakon bat ere gogoratu du Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak: «Transmisioa, katea ez etetea eta pentsamendu bat eratzea, herri baten zerbitzura jartzeko».

Zentzu horretan, «Euskal Herriak egin ziezaiokeen omenaldi onena» Usurbilgo Udalak eta Jakinek elkarlanean sortutako beka hau dela azaldu du, hain zuzen kultur ikerketak sustatu eta elkarrizketan jartzeko helburuz diharduelako. Eta JMT Bekaren bereizgarri da, ikerketa proiektuaz gain horren emaitzak gizarteratzeko eta zabaltzeko proposamenak hartzen duen garrantzia. Transmisioaren eta jendarteratzeko apustuaren erakusle da, Solaberrietaren ustez lehen edizioko irabazle Metrokoadroka kolektiboak aurkeztu duen liburu landua.

Artxibo biluzia

Lehen edizioko proiektu irabazleak Joan Mari Torrealdairen atxiloketa eta miaketa unean desagerrarazitako artxiboa du abiapuntu. Metrokoadroka kolektiboko Idoia Beratarbide eta Oier Guillan artxibo hutsaren aurrean kokatu dira azken bi urteotan, zerekin bete nahiko lukeen galdetzeko aurrean duenari.

Ikerketa martxan jartzean, taldea handituz joan da eta kide gehiago aritu dira norbere ekarpena ontzen, dokumentazio lanetik narraziora eta narraziotik Intza Alkain eta Javier Barandiaranek gorpuztutako pieza eszenikora, Danele Sarriugarte testuetan, Maria Elortza bideogintzan... Idoia Beratarbidek azaldu du liburuxkaren prozesua, biluzik utzi zuten artxiboa oroitarazten duen artxibategiko karpeta formatuan argitaratu dutena, eta barruan formatu bat baino gehiago kabitzen dituena. Esaterako, Maria Elortzaren bideoa biltzen duen txartela, edota jendaurreko emanaldietan ikusleek utzitako desirak biltzen dituen tolesgarria.

Usurbilgo Udalak Artxibo Biluziaren 400 ale argitaratu ditu, eta dagoeneko eskuragarri dago herriko eta hainbat liburu-dendatan 20 euroren truke. Berria egunkariko eta Noauako bazkideek 17 euroan eskura dezakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urriaren 21a bitarte aurkeztu ahalko dira proiektuak JMT Bekaren II. deialdian