Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Mikel Telleria, Usoa Zumeta eta Agurtzane Solaberrieta. UDALA

Usoa Zumetak eta Mikel Telleria musikariak 'Zumeta' diskoa aurkeztu dute

Usurbilgo Zumeta Arte Estudioan egin dute aurkezpena, Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatearekin batera

El Diario Vasco

USURBIL.

Jueves, 17 de noviembre 2022, 00:09

Usoa Zumeta artistaren alabak eta Mikel Telleria musikariak aurkeztu dute Usurbilen, Agurtzane Solaberrieta alkateak lagunduta, 'Zumeta', pintorea hizpide duen kantua eta diskoa. Kantaria pozik agertu da aurkezpena hain leku esanguratsuan egin delako, Usurbilgo Zumeta Arte Estudioan. Bere ustez behar zuen halako aitortza bat euskal kulturaren izen handienetako bat eta erreferente izan den José Luis Zumetak. Bere esanetan, ordea: «ez da soilik Zumetari eskainitako diskoa, belaunaldi oso bati eskainitako diskoa baizik: Basterretxea, Ruiz Balerdi, Ameztoi, Carmelo Ortiz de Elguea, Txillida, Oteiza, eta beste asko datozkit gogora... ezin denak aipatu, barka nazatela. Azken batean, punta-puntako artea eskainiz, euskal kultura mundu aurrean aurkeztu dutenei eta gaur egun lan bertsuan dihardutenei egindako omenezko diskoa da».

Publicidad

Usoa Zumetak azaldu du nola izan zuen kantuaren berri: «Bernardo Atxagak deitu zidan esateko Mikel Telleria lagunak 'Zumeta' izeneko kantua egina zuela eta bilera bat antolatu zuen bere Zalduondoko etxean hori ezagutzeko. Asko gustatu zitzaidan eta urrian egin genuen 'Zumeta in memorian ekitaldira gonbidatu nuen Mikel, eta han aurkeztu zuen kantua jendaurrean».

Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkateak azaldu duenez, 'Zumeta' diskoak Usurbilgo Udalaren euskarazko kultur sormenerako dirulaguntza jaso du, beste lan batzuen artean. Laguntza horren lehenengo deialdian bederatzi lan lagundu dituzte, eta horietako bat da 'Zumeta' diskoa. Egileei eskerrak emateko aprobetxatu du prentsaurrekoa: «Eskerrik asko bioi disko hau egiteagatik. Zumeta omentzeko, transmisioa egiteko, Zumetaren hariari jarraitzeko modu ederra da, dudarik gabe». Horrez gain, Zumetaren lanari lotutako iragarpena ere egin du: Usurbilgo erdigunean dagoen Zumetaren muralak 50 urte beteko ditu 2023an, eta udala eta familia, elkarlanean, efemeridea ospatzeko hainbat proposamen lantzen ari dira. Urte hasieran emango dute horren guztiaren berri.

Mikel Telleriak eskertu egin du disko-proiektu hau gauzatzeko jaso duen laguntza eta babesa, bereziki Usoa Zumeta eta familiarena, eta bai halaber erakundeena.

Gogora ekarri du nola sortu zen disko-proiektua: 2020ko apirila zen, covid pandemia zegoen iritsi berria, etxean egon behar zen derrigor konfinamendua zela eta. «Egoera horretan apirilean utzi gintuen Zumetak, eta hurrengo egunean Berrian atera zuten duela urte batzuk egindako elkarrizketa bat, Iñigo Astiz kazetariak egindako elkarrizketa. Eta galdetzen dio: zerk bultzatu zaitu pintatzera? eta erantzuna zoragarria: Beharrak, ez badut pintatzen ez naiz ongi aurkitzen, oreka bilatzeko da eta bizitzeko gogoa».

Disko eklektikoa

Behin kantua egin zuenean eta beharbada konfinamendu garaia zelako, eta denbora soberan zuelako-edo, disko oso bat egitea erabaki zuen. Musikariaren arabera, diskoa eklektikoa izan behar zuen: Zumeta ere eklektikoa zen, estilo ezberdinak landu zituen, figuratibotik hasi eta abstrakziorainoko ibilbidea egin zuen. Eta era berean, disko indartsua behar zuen rock estilokoa, bere ustez Zumetaren pinturak indar handia transmititzen duelako.

Publicidad

Diskoak asmo hori duela azpimarratu du, kontrasteak bilatzea kantu batetik bestera. Lan oso bat bezala planteatu du eta osotasun horren haritik ulertu behar dela lehen kantutik azkenekoraino azaldu du: «Eklektikotasun ildo horri jarraituz alde handiak dira kantuen artean, bata bestearen atzetik suma daiteke. Estilo ezberdineko rocka dago gehien, eta balada bat,... badago funkia... Kontraste handiko diskoa da, kantu batek hurrengoarekin zerikusi gutxi duena».

Gai aldetik ulertzeko bi ardatz nagusi aipatu ditu Mikelek. Batetik pintura munduko irudiak lantzea, Zumetari eskainitako diskoa zela ikusita; eta bestetik gai sozialen erreferentzia hori, pintoreak horiekiko konpromisoa erakutsi zuen askotan.

Publicidad

Diskoa Durangoko Azokan, autoekoizleen postuan eskuratu ahal izango da eta ohiko dendetan. Halaber, Badok plataforman eta Spotifyn entzun ahal izango da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad