Usurbil
Usurbilen asko dago erakustekoUsurbil
Usurbilen asko dago erakustekoA. MARIEZKURRENA
Usurbil.
Martes, 23 de julio 2024, 20:43
Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. horrela diote behintzat bertakoek eta ez zaie arrazoirik falta, izan ere, herrian barna eskultura, margo eta bestelako arte landebserdin ikus daitezke.
Publicidad
«Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan...» Besteak beste, Lehengo zein oraingo izen handiko sortzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain.
Guzti horiek ezagutzeko 650 Usurbil Bizi taldeak bisita gidatua antolatu du larunbat honetan, uztailak 27, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Sutegi udal libutegitik abiatuko da bisita eta ordu betez, Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak... gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan guzti hauek ordubeteko bisita gidatuan.
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa dela iragarri dute antolatzaileek. Horretarako ida-tzi daiteke turismoa@650usurbilbizi.eus helbide Erreserbarik gabe, ezin izango da bisita gidatuan parte hartu.
Ez da egingo den bisita gidatu bakarra, izan ere, gaur asteazkena Zaintzaren Usurbil izeneko bisita gidatua antolatu dute goizeko 10:00etatik 11:15era. Usurbilgo zaintza ekosistemaren barruan dauden bi guneetara bisita gidatua da hau.
Publicidad
«Usurbilek bizitza erdigunean jartzeko bisio integral bat dauka eta hori bere ezaugarri nagusien artean dago, transbertsala den ikuspegi bat da eremu guztietan: kirola, natura, ondarea, memoria, sagardoa, nekazaritza, aisialdia... iraupen luzeko zainketen sostengarritasuna duena, zain-tza beharra duen oro bermatu asmo duen tokiko ekosistema bat osatzea du helburu, lurralderatua», diote. Usurbilen errotua, oinarri komunitarioa, pertsonen nahiak erdigunean jartzeko bokazioa duena. «Lehenik eta behin Txirikorda belaunaldi arteko etxebizitza komunitarioa ikusiko da bisita gidatuan. Herriko bi kolektibo batzen dituen proiektua da hau 18 eta 30 urteko gazteak eta 65 urtetik gorako helduak. Ondoren Egurtzegi zaintzadun etxebizitzen auzunera gerturatuko gara, bertan zaintza espazio berritzailea ezagutuko dugu gertutik», diote antolatzaileek.
650 Usurbil Bizi turismo proiek-tuak bere aurtengo eskaintza berrian zaintza eredua, hondakinen kudeaketa eta Salbatore elizako kultur ondarea ezagutarazteko bisitak egingo dituzte, aurrerantzean
Orain arte, 650 Usurbil Bizi proiektuaren bidez, kaleko artelanak erakusten dituen Usurbil Museo Irekia izeneko bisita gidatua eskaini izan da. Hemendik aurrera aldiz beste hiru bisita gidatu eskainiko dira: zero zabor, zaintza eta elizako kultur ondarearena. Zero Zabor bisiten bidez, partaideek Usurbilgo hondakinen kudeaketa ezagutzeko aukera izango dute; zaintzaren bisiten bidez, Usurbilgo zaintza ereduaren edukiak ezagutuko dituzte, baita Txirikorda eta Egur-tzegi ere; elizako bisitetan, organoa, erlojua, kanpandorrea zein eraikina bera ezagutuko dituzte.
Publicidad
Izatez, Udalak hainbatetan egin izan ditu hondakinen eta zaintzaren inguruko bisitak, eskaerak iritsi ahala. Ines Azpiazu 650 Usurbil Biziren dinamizatzaileak azaldu duenez, hemendik aurrera, bisita horiek hilean behin eskainiko dira, eta 650 Usurbil Biziren webgunearen bitartez erreserbatu beharko dira: hilabeteko azken ostegunetan zero zabor bisita eta azken ostiraletan zaintzarena. Batik bat, taldeek eskatu ohi dituzte, askotariko instituzio edo elkarteetako kideek. Talderen batek behar bereziren bat izatekotan, gainera, euren beharretara moldatzeko aukera dago. Azaldu dutenez, aurrerantzean norbanakoek ere eman ahal izango dute izena bisita horietan parte hartzeko.
Gogoratzekoa da Usurbil 1936 elkarteak oroimen historikoari lotutako ibilbidea osatu du Andatzan: hainbat panel eta QR kode jarri dituzte, eta nork bere kabuz egin dezake. Udala eta elkartea elkarlanean aritu dira lan horiek egin ahal izateko.
Publicidad
Horrez gain, bisita bereziak antolatzen jarraituko dute, noizean behin. Esaterako, Zumeta Arte Estudioa ezagutzeko aukera eskainita. Aurten, adibidez, Eduardo Chillidaren mendeurrena dela eta, zenbait bisita berezi eskaini dira, eta beste data baten berri eman dute prentsaurrekoan: Usurbilgo Museo Irekia eta Chillida Leku batuko dituzte, bisita gidatuan, ekainaren 23an. Bezperan, ekainaren 22an, elizako kultur ondarea ezagutzeko lehenengo bisita egingo dute, eta Joan Luis Atxegak organo erakustaldia egingo du. Horrez gain, Zumeta Arte Estudioa ezagutzeko data berri bat ere jarri dute, uztailaren 7an. Bisiten egutegi eguneratua 650 Usurbil Biziren webgunean aurki daiteke, eta azaldu dute taldeko bisitak ere eska daitezkeela, turismoa@650usurbilbizi.eus -era idatzita.
Gogoratu behar da nork bere kabuz egin ditzake bisita gidatuak 650 Usurbil Biziren smartphoneetarako aplikazioaren bitartez, eta erreserbak egiteko aukera ere ematen du.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.