Booktegi jaialdia Usurbilen ospatuko da, urriaren 22an, Sutegin. Euskarazko literatura sarean hedatzeko xedearekin sortu zen Booktegi webgunea, eta aurten du bosgarren urteurrena. Ospakizun moduan, egun osoko jaialdia antolatu dute, eta literatura, musika, arte ederrak, solasaldiak eta antzerkia batuko dituzte. Luken Arkarazo kultura zinegotziak eta Aritz Branton Booktegiren sortzaileak eman dute jaialdiaren berri, prentsaurrekoan. Udalak diruz lagunduko du jaialdia, eta ekitaldi guztiak doan izango dira.
Publicidad
Duela zenbait hilabete jaso zuen udalak Booktegi jaialdia Usurbilen egiteko eskaera, Arkarazok azaldu duenez. «Pozik hartu genuen albistea: Usurbilek lotura estua du kulturarekin, eta Booktegiren jaialdia herrian egin ahal izatea ohorea da». Arkarazoren esanetan, nabarmentzekoa da Booktegik, Euskal Herriko literaturako izen nabarmenak ez ezik, jaialdiaren bidez herrian literatura sustatzeko egindako ahalegina: Noaua elkartearekin eta udalarekin elkarlana sustatzeaz gain, Udarregi ikastolaren parte-hartzea ere izango du.
Booktegiren sortze arrazoia euskal literatura sarean hedatzea izan zen, eta, zentzu horretan, bat egiten du Usurbilen lantzen ari diren Kulturgunearekin ere, Arkarazoren esanetan, besteak beste, lan egiten baitu transmisioa, elkarlana, komunikazioa eta plazak bultzatzeko (kasu honetan, plaza digitala).
Idazle eta sortzaile ugarik parte hartuko dute Booktegi jaialdian. Bertan izango dira, besteak beste, Danele Sarriugarte, Edorta Jimenez, Anari, Asel Luzarraga, Itziar Ugarte, Uxue Alberdi, Amorante, Iraia Elias eta Oihana Arana. Usurbilekin lotura estua duen Itxaro Borda idazleak egingo ditu anfitrioi lanak, eta Xabi Strubellek jarriko dio soinu banda egunari. Ekitaldi guztiak doan izango badira ere, hiruren kasuan sarrerak eskatu beharko dira, aldez aurretik, Usurbil Kultura plataforman: Anariren Habiak emanaldirako, Iraia Eliasen eta Hatxeren Azken aurreko manifesturako eta Uxue Alberdiren eta Amoranteren Meza Nagusirako.
Literatur zaleen parte-hartze aktiboa sustatzeko ekitaldi bat ere antolatu dute, elkarlanean, Booktegik, Noaua elkarteak eta Sutegi udal-liburutegiak: Poesia-Itzulera. Euskarazko poema bat aukeratu, eta beste batek aukeratutakoa irakurriaz, kate bat osatu nahi dute. Parte hartu nahi dutenei eskatu diete izena emateko Sutegin edo Noauaren egoitzan, eta aukeratutako poema bidaltzeko ondorengo helbideetara, urriaren 14a baino lehen: biblioteka@usurbil.eus edo elkartea@ noaua.eus . Booktegi jaialdiko lehenengo ekitaldia izango da, 10:00etan.
Publicidad
Horrez gain, 'Habiak' erakusketa egongo da ikusgai, Sutegiko erakusketa gelan, urriaren 22tik 30era: ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara. Taldeko bisitak antolatzeko aukera ere eskaini dute: nahi duenak, eskaera egin dezake info@booktegi.eus helbidean. Anariren izen bereko diskoa da erakusketaren oinarria, eta disko horretako kantuak dira Booktegi jaialdian eskainiko dituenak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.