Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Maiatzaren 5ean aurkeztuko du bere taldea Usurbilgo EAJ-k. EAJ-PNV
Usurbilgo EAJk bere taldea aurkeztuko du hilaren 5ean Artzabalgo plazan

Usurbil

Usurbilgo EAJk bere taldea aurkeztuko du hilaren 5ean Artzabalgo plazan

El Diario Vasco

Usurbil.

Lunes, 1 de mayo 2023, 21:45

Xabier Otxoa, EAJko Usurbilgo alkatetzarako hautagaia bere taldea osatuko duten gizon-emakumeekin elkartu zen astelehenean, apirilak 24, programaren lerro nagusiak aztertzeko eta udal zerrenda osoa aurkezteko data zehazteko. Aurkezpena maiatzaren 5ean egingo da Artzabalgo plazan, arratsaldeko 19:00etan.

Otxoaren esanetan «aurrerantzean bidelagun izango duzuen gizon-emakume taldea usurbildar guztien ongizatearen eta bizi kalitatearen alde lan egiteko helburuarekin burutu dugu». Hautagai jeltzaleak honakoa azpimarratu zuen: «Hartzen den erabaki orok, gutxienez, ondorio bat dauka eta hau da unea erabaki berriak hartzeko. Taldean, usurbildarrentzat aukera berriak emateko konpromezu osoa daukagu, seriotasunez, anbizioz, eta ilusioz herriari, etorkizunera begira, ziurtasunak emateko erantzukizuna hartzen dugu».

Ildo horretan goraipatu zuen esanez «Usurbil bizitzeko herri eder, eroso eta lasaia da, oso ongi bizi gara, baina zergatik uko egin bistakoa den hobekuntza bati? Hobetzeko marjina oso handia da oraindik eta gure taldea prest dago erronka horri aurre egiteko». Amaitzeko, taldearen konpromezua azpimarratu zuen «usurbildarrekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, biharko Usurbil eraikitzeko prest gaituzu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Usurbilgo EAJk bere taldea aurkeztuko du hilaren 5ean Artzabalgo plazan