Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Zumetaren mural erraldoia pilotalekuaren paretan ikus dezakegu.
Usurbilgo museo irekia ezagutzeko aukera paregabea bihar

Usurbil

Usurbilgo museo irekia ezagutzeko aukera paregabea bihar

A. MARIEZKURRENA

Usurbil.

Jueves, 6 de julio 2023, 20:57

Usurbilera hurbiltzeko arrazoi asko daude. Kirola, gastronomia, historia edo kultura izan daitezke arrazoi hoietako batzuk. Kulturari helduz, herri honetan dauden margo, eskultura eta bestelako arte lan bikainak ezagutzeko aukera interesgarria izan daiteke.

Izan ere, Usurbil beti izan da Euskal Herriko kultur-gune erreferentzialetako bat eta bere lekua irabazi du Euskal Herriko kulturaren mapan. Usurbilera baldin bazatoz bere kaleetan murgiltzea eta paseatzea nahikoa izango duzu edonora eta begiratu eta artelan bat aurkitzeko. Kalean, plazetan, hormetan... Lehengo zein oraingo izen handiko sor-tzaileen lanak eta ondare aztarnak non nahi izango dituzu zure begiradaren zain. Gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan gutzi hauek ordubeteko bisita gidatuan.

Esaterako Askatasuna Plazako porlanezko hormetan Carlos Zabala 'Arrastalu' irundarraren zeramikazko irudidesberdinak ikusid aitezke; animaliak, pertsonaia ezagunak eta ez hain ezagunak, txirrindulariak, mendizaleak, pilotariak, txalapartariak, artzainak, 'oilasko- bil tzaileak', haurrak jolasean eta dantzan... 1990eko hamarkadaren hasieran egin zituen, 'Arrastaluk', haurren jolasleku ere baden Plaza hau apain tzeko erliebeak, eta baita kolore biziz margotu ere.

Jose Luis Zumeta margolari usurbildarraren muralak ere atentzioa ematen du bisitarien artean. Pilotalekuaren frontisaren atzealdean dago 16 metroko zabalera eta 9 metroko altuera duen zeramikazko horma-irudi abstraktua. 1973. urteaz geroztik dago bertan, eta beraz, 40 urte egin ditu, dagoeneko, herritarren zein kanpotarren irudimena kolorez zipriztintzen. Aurten urteurren berezia ospatzen du, 1973. urteaz geroztik baitago bertan, eta beraz, 40 urte egin ditu, dagoeneko, herritarren zein kanpotarren irudimena kolorez zipriztintzen.

Aipagarria da, herrian barna aurkitu daiteken arte lan guztien artean Laboaren omenezko Ikimilikiliklik eskultura -2010ean Juan Jose Aranguren artista donostiarrak korten al tzairuan ondua-, Mikel Laboa Plazaren erdigunean dago, Zumetaren muralarekin elkarrizketa tai gabean.

Eraikuntzen artean, San Salbatore eliza dago. XVI-XVII. mendeetan eraiki zen. Nabe bakarreko eraikina da eta abside poligonala du. Arkupe deigarriak ditu, baina Elizako kanpandorrea da, zalantzarik gabe, Usurbilgo 'postal' guztietan agertzen dena. Historia liburuek diotenez, barroko estiloko dorre hori, Francisco de Echeveste (1683- 1753) almirante usurbildarrak utzitako ondareari esker eraiki zen. Dorrearen diseinu lanak Francisco de Ibero arkitektoak (1724-1795) taxutu zituen. Herriko Eliza nagusiaren barrualdean, Elizako sabaia bera -itsasontzi alderantzikatuaren itxura duena-, XVII. mendeko erretaula nagusia -Bazkardorena- eta ehun urtez martxan egon zen erloju zaharra nabarmen-tzen da.

Izen ematea

Larunbatero bisita gidatuak antolatzen dira Usurbilgo museo irekia bisitatzkeo Sutegi Udal Liburutegitik abiatuta 12:00etatik 13:00era. Bisita hauetan parte hartu ahal ziateko gehienezko bisitari kopurua 14 lagunekoa da. 18 urtetik gora 3,00 euro ordaindu beharko dute parte hartzen dutenek eta 18 urtetik behera doan dute. Bertan egoteko 747 48 51 40 telefono zenbakira deitzerik dago edo turismoa@650usurbilbizi.eus helbdiera idaztea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Usurbilgo museo irekia ezagutzeko aukera paregabea bihar