Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Usurbilgo Udaletxea. ARANBERRI
Usurbilgo Udalak Euskaraldian izena emango du, entitate gisa

Usurbilgo Udalak Euskaraldian izena emango du, entitate gisa

El Diario Vasco

AZKOITIA.

Domingo, 30 de octubre 2022, 00:08

Usurbilgo Udalak Euskaraldian izena emango du, entitate gisa, urriko osoko bilkuran hala erabaki ostean: proposamena aho batez onartua izan da. Udalak hasieratik babestu du ekimena, eta beste behin ere interesgarri irizten dio parte-hartzea berresteari. Jarraian, urriko osoko bilkuran onartutako testua, bere osotasunean:

«Euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua -hirugarren edizio honetan 15 egunekoa-. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia euskara ulertzen duten herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

Ariketa sozial honen hirugarren edizioa 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo da. Leloak dioen bezala, 'Hitzez ekiteko garaia' dela esan nahi dio Euskaraldiak gizarteari, euskararen erabileran beste pauso bat eman dezagun.

Aurtengoan ere bi helburu nagusi ditu Euskaraldiak. Batetik, Euskaraldian parte hartzen duten norbanako eta entitateek euskarazko praktikak hedatzeko urrats gehiago ematea. Eta bestetik, parte hartzea hedatzea: ahobizi, belarriprest eta arigune gehiago izatea.

2020an 6.000 entitatek hartu zuten parte Euskaraldian. Haien artean zen Usurbilgo Udala. Konpromisoa berrestea da gure nahia, udalak eguneroko jardun eta jomuga duen hizkuntzaren normalkuntza lortzeko bidean eragin biderkatzailea izan dezakeen ekintza dela iritzita.

Zerbitzu eta lan hizkuntza euskara izanagatik, Udalak entitate gisa parte hartzeko barne zein kanpo ariguneak sortuko ditu. Barne ariguneak dinamika eta kide egonkorrak dituzten atalak dira. Kanpo ariguneak, berriz, jendaurrekoak. Denetan emango dira euskararen erabilera areagotzeko urratsak».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Usurbilgo Udalak Euskaraldian izena emango du, entitate gisa