Secciones
Servicios
Destacamos
Zaintza eredu berri bat osatzeko parte-hartze prozesuan landutakoak ezagutarazteko Zaintza Azoka egingo dute, 'Pertsonak ardatz, zaintzak eraldatzen!' Lelopean: Usurbilgo Udalak eta Matia Fundazioak antolatu dute, elkarlanean, eta azaroaren 19an izango da, Sutegin eta Potxoenean. Antolaketa lanak errazteko, bertan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, udalaren webgunean jarritako formularioa beteta edo udaleko Gizarte Zerbitzuetara deituta (943 37 71 10).
Parte-hartze prozesua bigarren fasean dago, egun: lehen fasean adostutako zaintza ekosistema oinarri, egungo eredua zertan eraldatu behar den definitu eta ekosistema berriaren edo eraldaketaren inplementaziorako bide orria prestatzen ari dira, lau lantalde berezituetan (komunitatea, zerbitzuak, pertsona erabiltzaileak eta gizarte zerbitzuak). Bertan lantzen ari direnak herritarrekin eta zaintzaren eremuan lanean ari diren guztiekin konpartitzea «ezinbestekoa» da, Agur-tzane Solaberrieta Mesa alkateak nabarmendu duenez: «Usurbilgo Zaintza Ekosistema zer den, nortzuk osatzen dugun, bakoi-tzaren zeregina zein den eta ekosistema berri horren barruan emango ditugun urratsak zein-tzuk diren azalduko ditugu».
2021ean hasi zuen udalak zaintzaren inguruko parte-hartze prozesua. Tokiko zaintza ekosistema berri bat diseinatzeko lanei ekin zioten, modu kolektiboan, erakundeek, zaintzaren sektoreak eta komunitateko eragileek elkarlanean. «XXI. Mendeko gizarte honek duen erronka nagusietako bat da zaintzarena: ekin-tza politikoa eta politika publiko feminista ausartak behar ditugu, zaintza eredu publiko-komunitario berri batera bidea egiten hasteko». Solaberrietak aitortu duenez, «nekez» eragingo dute lan-merkatuan, baina «justizia sozialean eta ongizate komunitarioan» oinarritutako eredu berri bat eraiki eta martxan jarri nahi dute, arlo komunitarioan eta administratiboan eragingo duena.
Solaberrietak azaldu duenez, Usurbilen eraiki nahi duten zaintza eredu berriaren helburuetako bat da «pertsona bakoitzaren lehentasunei, nahiei eta erabakiei erantzungo dien zaintza-arreta ereduak bermatzea, iraupen luzeko zaintza-prozesuen jarraikortasuna bermatuz, pertsonen bizi-proiektuetan hausturarik eragin gabe eta bizitza duinak ahalbidetuz». Alkatearen esanetan, Covid19-ak eragindako osasun krisiaren bidez, hainbat gai azaleratu dira. Besteak beste, egungo sistemak zaintza sostengatzeko dituen arazoak agerian gelditu dira, eta, horrekin batera, adinekoak eta, oro har, zaintza behar duten pertsonak are gehiago zokoratu dituzte, «ahul eta menpeko, zer nahi duten eta zer behar duten esateko gauza ez balira bezala tratatu dituzte».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El pueblo de Castilla y León que se congela a 7,1 grados bajo cero
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.