![Zientzia eta gazteak, protagonista](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/04/zientzia-azoka-kmBG-U22012537833EgB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
![Zientzia eta gazteak, protagonista](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/05/04/zientzia-azoka-kmBG-U22012537833EgB-1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Giro paregabean eta gazteei erabateko protagonismoa emanda abiatu da 11:00etan Usurbilgo frontoian Elhuyarrek eta udalak elkarlanean antolatutako 'Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa'. Urtean zehar esfortzu handiz 12-18 urte bitarteko 73 gaztek egin dituzten zientzia proiektuak erakusteko aukera izan dute. Orotara 17 izan dira eta antolatzaileek hauen aniztasuna goraipatu dute. Han izan dira orobat Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea, eta Xabier Aranburu Leiva, Usurbilgo Hezkuntza zinegotzia.
73 gazteak, 49 neska eta 24 mutil, Gipuzkoako hainbat udalerritatik heldu dira. Hala, 11 ikastetxeen postuetan izan dira: Beasaingo La Salle, Hernani BHI, Ies Zubiri Manteo BHI, La Salle San Luis, Lizardi BHI, Oriarte BHI, Talaia BHI, Txindoki BHI, Udarregi Ikastola, Urretxu Zumarraga Ikastola eta Zaragueta IPI Herri Eskola.
Era honetara, urtean zehar eurek egindako lana erakusteaz gain, besteek egindakoa ere lehen eskutik ikusi, aztertu eta ikasteko aukera izan dute. Horixe baita ekimenaren helburu nagusia, gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea du helburu. «Azpimarratzekoa da proiektuan zehar ikertzaileek duten parte-hartzea zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzeko, eta proiektu honekin izan duten konpromisoa», gehitu dute.
Usurbilen gauzatu dena Zientzia Azokak Gipuzkoan egin duen bigarren edizioa izan da, iazko Tolosakoaren ostean. Horretaz gain, Euskal Herriko gainerako lurraldeetan ere aurrera eraman du Elhuyarrek, tokiak tokiko eragile eta administrazioekin elkarlanean, esaterako: Kanboko Xalbador Kolegioko eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko azoka edo Nafarroakoa. Datorren maiatzaren 22tik 25era, Bilbon egingo den Elhuyar Zientzia Azokarekin amaituko dira aurtengo ekitaldiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.