Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Aurten ere, soka-dantza izango da Santio egunean. TXEMA

Usurbil

Zubietako jaiak hilak 31 arte ospatuko dira gaur hasita

Gaur arrastaldean pilota jaialdia izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bihar piztuko dute txupina

A. MARIEZKURRENA

Usurbil.

Sábado, 22 de julio 2023, 22:04

Bihar arratsaldeko 18:00etan piztuko dute Zubietako jaien hasierako txupina. Aldez aurretik, gaur arratsaldek18:00etan esku pilota jaialdia ikusteko aukera paregabea egongo da.

Publicidad

Bihar esan bezala, arratsaldeko 18:00etan jaien hasiera izango da. Ordu horretan txupinazoa izango da eta ondoren, buruhandiak aterako dira. Jarraian, Txosnen irekiera, Elene eta Maddik girotuta. 20:00etan, bingoa iragarrita dago eta gaueko 21:00etan herri afaria, Zubietako Pilota Elkartearen eskutik izango da, Ondoren, Laiotz taldearekin dan-tzaldia Asteartean, Santio eguna, goizeko 09:00etan esnadeia, Donostiako Txistulari Bandaren eskutik izango da. Gero, 11:00etan meza nagusia eta ondoren, Hamaiketakoa, Joko Garbi elkartearen eskutik, eta soka-dantza.

Arratsaldeko 18:00etan, Herri Kirolak izango dira eta iragarrita dagoenez harri jasotzen, Lur Errekondo eta Hodei Izeta arituko dira. Pentatloian berriz, Andoni Izeta eta Jakes Izeta. Hauek amaitutakoan, 19:30ean, bertsolariak hasiko dira kantari. Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia eta Iñigo Mantzisidor 'Mantxi' Zortzitan Bertso Eskolak aurkeztutako gaiei erantzuten saiatuko dira.

Asteazkena, egun ebrezia da zubitarrentzat. Oilasko biltzaile eguna ospatuko dute eta goizaldeko 06:00etan oilasko biltzaileen irteera izango da. Ane eta Alazne trikitilariekin alaituta erronda egingo dute biltzaileek.

Arratsaldeko 14:30ean oilasko biltzaileen iritsiera espero da.

Ostegunean atseden eguna egin eta gero, ostiralean festa giroa nagusituko da Zubietan, umeen egunarekin.

Goizeko 10:00etan jolasen hasiera izango da. Arrastaldeko 14:00etan umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

Publicidad

Ondoren, 16:00etan jolasen jarraipena izango da et aondoren, txokolatada eta buruhaundiak aterako dira. Eguna ondo bukatzeko, diskofesta iragarri dute.

Larunbatean, hilak 29, jubilatuen eguna izango da Santio jaien baitan. Eguerdiko 12:00etan sagardo dastaketa eta pintxoak, Errebote plazan izango dira eta arratsaldeko 14:00etan jubilatuen bazkaria joko garbi elkartean. Gero, arratsaldeko 15:00etan, bazkari herrikoia hasiko da eta ondoren, bingo musikatua.

Arratsaldeko 17:30ean desafiyua hasiko da eta hau bukatutakoan, 19:00etan, sardina eta piper jatea antoaltu dute, Ankoker-ek girotuta. Gaueko 23:00etan kontzertuak hasiko dira Seskontrol eta Rukula taldeen eskutik,. Ondoren, DJ Ertz txoznan arituko da goizaldera arte.

Publicidad

Igandea, gaupasa eguna izango da Zubietan. Arratsaldeko 16:30ean mus txapelketa (16:00etan izen-ematea). 18:00etan herriko gaztetxoen joko garbi erakustaldia egongo da, errebote plazan eta ondoren, buruhandiak aterako dira. Arratsaldeko 20:00etan bingoa izango da eta gauean, 00:00etan hasita, Asgarth, Gozategi eta DJ Fantasiaren kontzertuak egongo dira.

Santio jaien azken eunean, San Inazio eguna, goizeko 10:00etan meza izango da. Ondoren, 11:30ean zubietarren arteko errebote partida. Arratsaldean berriz, 18:30ean herri kirolak. Iparraldeko jokoen erakustaldia eskainiko dute Tubik eta Jon Loiolak. Harri jasotzen, Mikel Urra arituko da. 20:00etan, bingoa eta 23:00etan, herriko jaien amaiera traka eta suziriekin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad